Borrar

Aretxabaleta

Sexu-heziketaren inguruan hitzaldia eskainiko du Eider Goiburuk Arkupen, hilaren 25ean

Treba programaren barruan gurasoei zuzenduriko bigarren hitzaldia izango da eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Sábado, 13 de abril 2024, 20:44

Aurtengoan ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatzen duen Treba Gurasoak ekimenaren bat egin du Udalak eta hiru hitzaldi antolatu ditu gurasoei zuzendutako, haien hezkuntza-lana errazteko helburarekin.

Lehenengoa otsailean egin zen eta bigarrenaren txanda iritsi da orain. Sexualitateari helduko dio Eider Goiburuk gurasoei zuzenduta eskainiko duen hitzaldian. Arkupen izango da euskaraz, apirilaren 25ean, 18:00etan.

Eider Goiburu Moreno psikologian lizentziatua, sexu-hezitzailea, emakume eta gizonen arteko berdintasun teknikaria eta pedagogian doktoratua da. Bere ibilbide profesionala sexualitatearen lanketarekin hasi zen duela 20 urte eta bide horrek hezkidetza lantzera, indarkeria matxistaren prebentzioa garatzera eta emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzera eraman du.

Hitzaldian parte hartzeko izen-ematea apirilaren 15etik 24ra izango da. Horretarako mezu bat bidali behar da, izen abizenekin gazteria@aretxabaleta.eus helbide elektronikora.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sexu-heziketaren inguruan hitzaldia eskainiko du Eider Goiburuk Arkupen, hilaren 25ean