Borrar
Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal musikariak.
'Sustraien matxinada' bihar Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosarekin

Aretxabaleta

'Sustraien matxinada' bihar Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosarekin

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Martes, 20 de febrero 2024, 20:48

Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa musikariek 'Sustraien Matxinada' proiektu berria ekarriko dute bihar (19:00) Zaraia aretora. Tradizioa eta modernitatea batzen dituzte Zestoako txistulariak eta Urretxuko akordeoilariak elkarrekin sorturiko proposamen honetan, euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat eskainiz. Folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konpositiboak fusionatzen dituzte.

Hermosak konposatutako 11 kantu bildu dituzte pasa den irailean kaleratu zuten 'Sustraien Matxinada' (Elkar) disko honetan. Beste bi musikari sonaturekin batera grabatu dituzte, gainera: Carles Benavent baxu jolearekin eta Tino di Geraldo bateria jolearekin, biak ere Chick Corea, Miles David, Paco de Lucía edo Camarón bezalako mitoekin arituak.

Hemosak eta Mendizabalek ere ibilbide oparoa dute; izan ere, biek ere euren instrumentuen iraultza eragin dute azken urte hauetan, txistu eta akordeoiaren nazioarteko erreferentzia bihurtuz. Hermosak klasikoaren eta beste musika batzuen artean banatzen ditu bere jardun-eremuak, eta flamenkoan ere esperientzia du- Mendizabal Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendaria eta Euskadiko Sinfonikoko bakarlaria da.

Biharko emanaldirako sarrerak 5 euroan eskuragai daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sustraien matxinada' bihar Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosarekin