Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Plastizkoko edukioentzien erreketekin toxikoak aireratzen dira. DV
«Denok gara kaltetu hondakinen edukiontziak erretzen direnean»
Arrasate

«Denok gara kaltetu hondakinen edukiontziak erretzen direnean»

Mankomunitateko lehendakariaren iritziz «konponbidea ez da metalezko edukiontziak jartzea soilik, erreketak ekiditea baizik»

Viernes, 21 de marzo 2025, 01:00

Hondakinen edukiontziak erreketek eragiten dituzten «galera ekonomiko eta ekologikoak» gogora ekarri ditu Debagoieneko lehendakariak. Dorleta Elkorobarrutiaren hitzetan «ingurumena, bizilagunak, eskualde osoko herritarrak... denok gara kaltetu», suntsiketa hauen ondorioz.

2025eko lehenengo hiru hilabete honetan «35 edukiontzi erre dituzte Debagoieneko puntu ezberdinetan». Elkorobarrutiak emandako datuen arabera, urtarrilean Aretxabaletan bost eta Bergaran bi edukiontzi erre dituzte; otsailean, Eskoriatzan bi eta Aretxabaletan bost; martxoan, Aretxabaletan lau, Arrasaten hamabi eta Elgetan bost.

Erreketa hauek 43.773,38 euroko kalte ekonomikoa sortu dute. «Ekonomikoki daukan kostu itzela etortzen zaigu burura hasiera baten horrelako gertakariren bat jasaten dugunean, baina... zer ondorio ditu ingurumenarentzat? Gertu bizi diren biztanleentzat? Erreta dagoen edukiontzi hori batzea tokatzen zaien langileentzat? Zer hausnartu badugu komunitate bezala, kalte ekonomikoez harago», azaldu du Elkorobarrutiak.

Suak berak eragiten dituen arriskuez gain, edukiontziak plastiko, metala zein beste hainbat material dituzte eta hauek erretzean substantzia toxikoak aireratzen dira eta horrek zuzen zuzenen eragiten dio ingurumenari, gertu egon daitezkeen pertsonei.

«Beraz ekonomikoki eman ditugun datuez gain ezin ahaztu gaitezke edukiontzi erre baten inguruan etxeak, parkeak... pertsonak daudela. Pertsonen osasun eta segurtasuna lehenesten dugu eta horrelako ekintzen aurrean, ahal den heinean, ondorio eta kalteak gutxitzen saiatzen ari gara, horregatik azken urteotan suteek eraginda sortu daitezkeen arriskua murriztu guran zenbait egokitzapen egin ditugu».

Prebentzio neurri bezala, Debagoieneko Mankomunitatetik azken urteotan hainbat neurri hartu dira kalteak ahalik eta txikienak izateko. Besteak beste, honako esku hartzeak egin dira: edukiontzi guneak lekuz aldatzea; edukiontzi guneetako edukiontzien ordena aldatzea, suaren propagazioa ekiditeko, eta plastikozko edukiontzien ordezkapenak edukiontzi metalikoengatik.

Azken 4 urteotan guztira 42 edukiontzi metaliko berri erosi ditu Mankomunitateak plastikozko edukiontzien ordezkatzeko.

Edukiontzi metaliko hauen erosketari dagokion kostu ekonomikoa 70.186,05 eurokoa izan da.

Egun 28 kaleetan jarrita daude, 15 Arrasaten, 12 Aretxabaletan eta 1 Eskoriatza. Gainerako beste bi erretiratuta daude konponketa lanak egiteko.

Abatailak eta desabantailak

Edukiontzi metalikoek sute baten aurrean abantailak dituela esan dezakegun arren, «badituzte ingurumenarekiko, egunerokotasunean gertu bizi diren biztanleekiko eta zerbitzuarekiko desabantailak, adibidez zarata handiagoa, beraz, aldaketak egin ahal izateko kasuan kasu azterketa sakona egin beharra egoten da», argitu du Dorleta Elkorobarrutiak.

Mankomunitateko lehendakariak foku aldaketaren beharra adierazi du. «Uste dugu fokua aldatu beharra dagoela. Konponbidea ez baita metalezko edukiontziak jartzea bakarrik, erreketak ekiditea baizik. Horretarako ezinbestekoa dela uste dugu ikerketa sakonagoak egitea eta ardura kolektiboan sakontzea, denon betebeharra baita ingurumenarekin eta inguruko elkarbizitzarekin arduratsu jokatzea».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Denok gara kaltetu hondakinen edukiontziak erretzen direnean»