

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Arrasate
Jueves, 27 de marzo 2025, 11:06
Laster izango dira udaberriko oporrak, eta udaleko gazteria saileko zerbitzuetan, ekintzez betetako egitaraua prestatu dute, haur eta nerabeen nahietatik abiatuta, apirilaren 23, 24 eta 25ean.
Ekintza hauetan parte hartu ahal izango dute ludoteketan izena emanda dauden haurrek. 3-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak dira, eta goizez gauzatuko dira, 10:30-13:00:
● Apirilak 23, eguaztena, Naturan Jolasean Monterronen, herriko naturgune eder honetaz gozatzeko. Eguraldi txarrarekin, sukaldaritza tailerra egingo da ludoteketan.
● Apirilak 24, eguena, Gatzagako Gatz Museora irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 5 euroko kostua izango du.
● Apirilak 25, egubakoitza, mendi irteera. 3 eta 4 urtekoek gurasoek lagunduta parte hartuko dute. Eguraldi txarrarekin kustomizazio tailerra izango da ludoteketan.
Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, apirilaren 4a baino lehen, ludoteketan.
Oporraldi honetarako egitarau zabala prestatu da, nerabeekin batera. 12 eta 17 urte arteko nerabeek parte hartu ahal izango dute ekintzetan apirilaren 22tik 27ra. Hainbat irteera antolatu dira, eta azken egunean gaztelekuan lasai egoteko aukera ere egongo da.
● Apirilak 22, martitzena, 10:00-18:00: Mendi irteera txangoa Besaidera.
● Apirilak 23, eguaztena, 10:00-18:00 Salting Iruñara irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 10 euroko kostua izango du.
● Apirilak 24, eguena, 11:00-19:00 Zarautzera irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 5 euroko kostua izango du.
● Apirilak 25, egubakoitza 10:00-18:00 Hontza X-trem Otxandioko parkera irteera. Plaza mugatuak dira eta ekintzak 10 euroko kostua izango du.
● Apirilak 26, zapatua,16:00-20:00 bizikleta txangoa Garagartzara. Euriarekin jolasak Tren Geltokiko gaztelekuan.
● Apirilak 27, domeka, 17:00-21:00 Txilling Eguna, Tren Geltokiko gaztelekuan.
Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, eta irteeretarako guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da.
Apirilaren 13a izango da azken eguna.
On-line, Gazte Bulegoan, gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.