Borrar
Pradoviejon, Errioxaren kontra jokatutako partida. ART
Elorrio/Urgozo liderra izango du bisitari AGT Arrasate/Eibarrek

Elorrio/Urgozo liderra izango du bisitari AGT Arrasate/Eibarrek

Norgehiagoka domeka eguerdian jokatuko da, 13:00etan hasita Mojategin,

DV

Arrasate

Viernes, 28 de marzo 2025, 17:20

Astebeteko etenaldiaren ostean Arrasate Errugbi Taldeko neskak berdegunera itzuliko dira asteburu honetan eta, bigarren faseko bederatzigarren jardunaldiaren baitan, Elorrio/Urgozo konbinatua izango dute bisitari. Norgehiagoka domeka eguerdian jokatuko da, 13:00etan hasita Mojategin, eta bertan Joseba Zabalak eta Asier Delgadok zuzendutako taldeak denboraldiko bigarren urrats honetako laugarren garaipena bilatuko dute.

Jokatutako sei partiduetatik hiru irabazita, une honetan sailkapenaren erdialdean da AGT Arrasate/Eibar. Konbinatu gipuzkoarrak orotara 11 puntu batu ditu, Bera Beraren kontra jokatutako bi partiduak eta azken sailkatu Errioxaren kontrakoa irabazi eta gero. Gipuzkoarren atzetik sailkapenean bi talde hauek daude, hain justu ere, 7 eta -2 punturekin, hurrenez hurren.

Mojategin bisitari izango den taldea multzoko indartsuena dela erakutsi du orain arte, jokatutako sei partiduak irabazita, egungo liderra baita 29 punturekin Elorrio/Urgozo. Defentsiboki talde sendoa da bizkaitarra, kontrako 29 tantoen erregistroa multzoko bigarren hoberena baita, Uni Bilborenaren (26) atzetik.

Testuinguru honetan, erronka zaila domekan AGT Arrasate/Eibarrek izango duena; zaila bai, baina ezinezkoa ez. Izan ere, erregistroetatik baino harago, kirolaren munduan edozer gauza da posible eta, honen baitan, zergatik ez konbinatu gipuzkoarrak domekan sorpresa ematea? Gainera, erronka zail horretarako, zaleen hauspoa izango dute bidelagun Zabala eta Delgadoren neskek.

Mutilek, atsedelandia

Asteburu honetan gizonezkoen Euskal Ligako 1. mailak atsedenaldi jardunaldia izango du, ligaxkaren azken txanparen atarian. Izan ere, hiru jardunaldi baino ez dira falta amaierarako eta, honen baitan, Kanpanzar Arrasatek beste bi partidu ditu aurretik: datorren astean Hernaniri egingo dio bisita eta, astebete beranduago, Eibar izango du bisitari. Azken jardunaldian, apirila amaieran jokatuko dena, Barrutiaren mutilek atsedenaldia izango dute.

Azken txanpa honetan sailkapen burua pil-pilean dago: Elorrio liderrak «birtualki» ziurtatuta dauka txapeldun izatea; play-offa jokatzeko eskubide ematen duten beste lau plazak, aldiz, airean daude. Bigarren postuan Uni Bilbo dago 57 punturekin eta, 55na puntura berdinduta, Bera Bera eta Getxo daude. Bosgarren sailkatu Baztanek 51 puntu ditu eta, bat gutxiagorekin, Kanpanzar Arrasate dago, seigarrenean.

Testuinguru honetan, Barrutiaren mutilek aukerak izan badituzte oraindik play-offerako txartela eskuratzeko. Horretarako, aurretik dituzten azken bi partidu hauek irabazi eta aurretik dauden aurkarien hanka sartzearen zain egon beharko dira.

Kartelera

Nesken partiduaz gain, igandean Arrasate Errugbi Taldeak beste hitzordu bat izango du, goizeko 10:00etan Errugbi Eskola zein inklusiboko neska-mutikoek entrenamendu saioa burutuko baitute Mojategin. Bezperan, zapatuan, kartelera beteagoa egongo da. Egun horretan jokatuko diren hiru partiduak goizeko 11:00etan izango dira: 14 urtez azpikoek Zarautzi egingo diote bisita, Elorriorekin taldea partekatzen duten 16 urtez azpikoek La Unica hartuko dute San Roken, eta 18 urtez azpikoek -hauek ere Elorriorekin- Gernikari egingo diote bisita

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elorrio/Urgozo liderra izango du bisitari AGT Arrasate/Eibarrek