Egun berezia eta garrantzitsua izango da larunbat honetakoa Euskaltzaleen Topagunearentzat, Arrasaten 3. Kongresua izango baita goiz osoan zehar, non hurrengo hamarkadarako diseinatu duen estrategia aurkeztuko duen eta hainbat erabaki hartuko diren. 120 lagunek eman dute izena orotara, bai 60-70 elkartetako bazkideen ordezkariak zein zenbait gonbidatu.
Publicidad
Izan ere, azken kongresua duela hamaika urte egin zuen Topaguneak eta Irati Iciar lehendakariak azaldu bezala egun mugimendua osatzen duten hainbatek ezin izan zuten parte hartu. Larunbat honetako kongresuarekin «hausnarketa masiboa» bultzatu nahi du plataformak 2012tik sortu diren erronka berriei eta ordutik beste dimentsio bat hartu dutenei erantzun partekatu bat bilatzeko. Esaterako parte-hartze eredu berriak, zertarako eta nola mobilizatu jendea, «beso soziala nola aktibatu», ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia, etorri berriak eta mugimendu soziodemografikoak edota indibidualizazioak hartu duen dimentsioa.
Kongresua goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:30ean amaituko da eta bi zati izango ditu. Lehenean, 10:00etatik 11:00ak bitarte hausnarketa prozesuaren berri emango da eta atsedenaldiaren ostean etorkizuneko lan ildoak zehaztuko dituen ponentzia nagusia aurkeztuko da. Kongresuaren aurretik Iciarrek adierazi zuen bezala asmoa «ildo batzuk markatzea da, ez zeregin guztiak» eta, gainera, hiru urterako epea duten plan estrategikoekin zehaztuko dira beste hainbat kontu. Hala, zuzendaritza berriak argi du plangintza ezin dela hertsia izan eta malgutasuna izan behar duela.
Iparrorratz horrek hamar urteko epea izatea aurreikusten da, epe luze bezala uler daitekeena, baina egokia «gizartean eraldaketa bat sortu nahi badugu. Ezin dugu hiru, lau edo bost urtetan egin».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.