Borrar

Arrasate

Euskaltegiko irakasle lan poltsa sortzeko prozesua zabalik dago apirlaren 3ra arte

El Diario Vasco

arrasate.

Viernes, 21 de marzo 2025, 20:04

Euskaltegiko irakasle lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu berriki Arrasateko Udalak. Deialdiaren oinarriak 2025eko martxoaren 13an onartu ziren Tokiko Gobernu Batzordean, eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2025eko martxoaren 20an.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: titulazio akademiko hauetako baten jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana (ingeniaritza teknikoa, Unibertsitate Diplomatura edo Gradua, Arkitektura teknikoa / Maisu-Maistra) eta Euskara Hizkuntza eskakizuna 4, derrigorrezkoa.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute martxoaren 21etik apirilaren 3ra (biak barne) BAZen edo udal webgunean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltegiko irakasle lan poltsa sortzeko prozesua zabalik dago apirlaren 3ra arte