
Arrasate
Euskaraz ekoiztutako zortzi film labur izango dira ikusgai gaur Amaia antzokianSecciones
Servicios
Destacamos
Arrasate
Euskaraz ekoiztutako zortzi film labur izango dira ikusgai gaur Amaia antzokianKepa Oliden
arrasate.
Lunes, 24 de marzo 2025, 19:54
Gaur iritsiko da Arrasatera Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, AED elkarteak antolatu eta Udalak babestuta. Amaia antzokiaren programazioaren barruan eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 19:30ean hasita. Sarrerak salgai daude amaiaarrasate.janto.es/eu helbidean.
Laburbiraren aurtengo bilduma 8 film laburrek osatzen dute. Orotara, 97 minutuko film-labur sorta. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, edukiz zein estiloz, eta horietako batzuk zenbait zine jaialditan parte hartu duten edota sarituak izan diren ekoizpenak dira. Besteak beste, Goya sarietarako hautatutako bi film –Ekain Irigorienen 'Europa' eta Eneko Sagardoyren 'Betiko Gaua'–, Alaia Martin bertsolariak, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendu duen 'Pentsatzen dut', Itziar Ituño protagonista daukan Ekain Martinezen 'Prosopagnosia 'eta Huezinema jaialdia irabazi zuen 'Utlandsk' filma.
Alba Lozanoren filmaren protagonistak Esti du izena, eta Oiartzunera itzuli da sei urtez Suedian bizi ondoren. Herria ez dela deus aldatu baieztatu du eta Estiri kostatzen ari zaio egokitzea...
Ekain Irigoienen 'Europa' filmean gerratik ihesi datorren Lubna Parisera joaten da. Gurasoengan du pentsamendua, beraiekin elkartzea baitu helburu.
Eneko Sagargoy aktore eta zinegile bizkaitarra da 'Betiko Gaua'-ren egilea. Bertan, Mirenek Elena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen. Auto horri segika hasiko da gauaren erdian...
Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateoren 'Pentsatzen dut' filmak amatasuna du hizpide. Lan munduarekin uztartu ezinda, blokeatuta dago Bea. Nora lagunarekin erakusketa batera egindako bisitak barrenak inarrosiko dizkio...
Itziar Ituño eta Kepa Errasti aktoreek protagonizatzen dute Ekain Martinez de Lizarduyren 'Prosopagnosia'. Jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten duen gaixotasuna da. Barne bidai baten errelatoa da filma.
Sonia Estévezek zuzendu duen 'Plazer bat' film laburra stop motion teknika baliatuz, pertsona bakoitzak dituen eguneroko plazer txikiei egindako omenaldi bat da.
'Hor konpon' Jone Arriolaren filmean, Rita eta Berta lapurrak dira. Bizimodu horrexek ematen die egunerokoan aurkitzen ez duten adrenalina. Bertak, baina, bizimoduz aldatzea ebatsi du bat batean...
'Goodbye Kepler' Nerea Ayalak, Patricia Fañanásek, David Modroñok eta Iraia Yartok zuzendu dute. Bertan 9 urte espazio sakonean ibili eta gero, Kepler teleskopioa erregai gabe geratu da...
Duela hogeitabi urte abiatu zen Laburbira, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua, bi helburu nagusirekin: batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta, bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.