Borrar
Urte luzez aisaldi euskalduna lantzen dihardu Txatxilipurdi elkarteak. TXATXILIPURDI
Hiru udaleku itxi antolatuko ditu aurten Txatxilipurdik 9-18 urteko nerabeentzat

Arrasate

Hiru udaleku itxi antolatuko ditu aurten Txatxilipurdik 9-18 urteko nerabeentzat

Izen-ematea epea zabalik dago jada apirilaren 13ra arte uztailean Ozaetako bi herrixketarako eta 'Kosta ala Kosta' udaleku ibiltarian parte hartzeko

Jueves, 13 de febrero 2025, 20:21

Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz, elkartasunaz eta talde lanaz bustitako oporraldi paregabeak eskeiniko die beste behin Txatxilipurdik 9-18 urte bitarteko gaztetxoei.

Urte luzez aisialdi euskalduna lantzen diharduen elkarte honek hiru udaleku itxi antolatuko ditu aurtengo uztailean: 'Aizkomendi herrixka', 'Gebara herrixka' eta 'Kosta ala kosta'.

Newsletter

Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko aurre-nerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini guran, Txatxilipurdik dagoeneko irekia du udalekuotarako izen-ematea apirilaren 13ra arte.

Aurrez aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak: Txatxilipurdiren webgunean www.txatxilipurdi.eus; otsailaren 11tik zabalik den QR kode baten bitartez, edo bulegoan (Nafarroa etorbidea 23, 1. solairua. Astelehenetik ostegunera, 09:30-13:30 eta 15:00-17:00 Telf. 943795446).

Ozaetan

Alde batetik, ekainaren 29tik uztailaren 6ra bitarte, GaraiOn-en (Ozaeta, Araba) izango da udaleku itxia. Zortzi eguneko kanpaldia antolatu dute.

Bi adin tarte ezberdinek osatuko dute udaleku itxi hau eta adin tarte bakoitzak bere herrixka propioa izango du GaraiOn-en (lo leku, elkargune eta jolas eremu propioaz osatua).

Udalekuak «abenturaz beteta eta giro goxoan» pasatzea dute helburu. Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko duten kideen hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak.

Adinaren arabera izendatuko dituzten taldeak hauek dira:

'Aizkomendi herrixka', Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6 mailakoentzat izango da, 9-12 urte bitartekoak (2013-2014-2015 urteetan jaiotakoak). 30 plaza izango ditu eta prezioa 350 eurokoa izango da.

'Gebara herrixka', DBH 1eta 2 mailakoei zuzenduta dago, 12-14 urte bitartekoak (2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak). Honek ere 30 plaza izango ditu, 350 euroko prezioarekin.

'Kosta ala kosta'

Bestetik, 'Kosta ala Kosta' udaleku ibiltaria antolatu dute beste urte batez, uztailaren 6tik 13ra. Abentura hau Arrasaten hasi eta Gipuzkoako mendiez disfrutatuz, Mutrikuko kostara iritsiko dira. Hemen ere zaintza izango da ardatz nagusia eta baita naturaz gozatzeko aukera aparta ere.

Adin honetako taldea honakoa da: DBH 3-4 eta Batxilergoko neska mutilek osatuko dute, 14-18 urte bitartekoak (2007, 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak). Guztira 20 plaza izango ditu 350 eurotan.

AED-ko bazkideek eta familia ugariek %5eko deskontua izango dute, eta biak izanez gero, %10ekoa.

Bestalde, Txatxilipurdik informazio puntuak ere jarriko ditu datozen eguntan: otsailak 20an, Biteri plazan;otsailak 21ean Arimazubi plazan; otsailak 27an Kurtzetxiki plazan eta otsailak 28an Institutu aurrean. Kasu guztietan ordutegi berarekin, 17:00etatik 18:30era.

10.000 euro gehiago

Horrez gain Udalak udalekuetan edo kirol campusetan haurren parte hartzea sustatzeko 30.000 euroko dirulaguntza partida bideratuko, iaz baino 10.000 euro gehiago. Dirulaguntza honen onuradunak suertatzen diren familiek %90eko deskontua izango dute matrikularen ordainketan, gehienez ere 212 eurora arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hiru udaleku itxi antolatuko ditu aurten Txatxilipurdik 9-18 urteko nerabeentzat