Isabel Kirze eta Esther Otxandiano irrintzi erakustaldi batean. OLIDEN

Arrasate

Irrintziaren inguruko 'Erraia' filma eta ikastaroa Emakume Txokoaren eskutik

El Diario Vasco

arrasate.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:55

Irrintziaren inguruko bi egitasmo antolatu ditu Emakume Txokoak ostiralean, eta larunbatean Egubakoitzean Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendutako 'Erraiak' filma proiektatuko dute Kulturateko areto nagusian.

Publicidad

Egilea bera izango da Kulturaten filma aurkezten. Emanaldiaren ostean, solasaldira Isabel Kirze Otxandiano batuko zaio. Irrintzilaria eta irrintzian aditua da Isabel Kirze eta zapatuan irrintzi tailerra eskainiko du Emakume Txokoan, Jabetze Eskolaren plangintzaren baitan.

Ekain Martinez de Lizarduy irakasle eta antropologoak eta Arteman Komunikazioa taldeak, 2018an, elkarlanean sortutako dokumentala da 'Erraiak' (2018). Nazioarteko hainbat jaialditan mugitu da eta sari ugari jaso ditu. Irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa proposatzen du Martinez de Lizarduyk eta dokumentala, gaiari buruz inoiz egin den lehen ikus-entzunezkoa da.

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna. Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala.

Dokumentalak Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Baina, ondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa? Erritmo bizian, irrintzi ugariz jantzia, argazki izugarriaz, 32 minututan dokumentalak irrintzia zer den azaltzen du, emozioak eraginez eta hausnartzera gonbita eginez.

Publicidad

Irrintzi ikastaroa

Ikastaroak interes handia sortu du eta filmak irekiko duen hausnarketan eta praktikan sakontzeko aukera emango du Isabel Kirzek gidatuko duen saioak.

Emakumeen ahalduntzerako tresna bezala landuko dute irrintzia, eta transmisioari eusteko ariketa bat egin; izan ere, antzina datorren transmisio bat delako eta ondarearen transmisioan aletxoa jarri nahi dutelako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad