
Arrasate
«Konponbidea ez da metalezko edukiontziak jartzea bakarrik, erreketak ekiditea baizik»Secciones
Servicios
Destacamos
Arrasate
«Konponbidea ez da metalezko edukiontziak jartzea bakarrik, erreketak ekiditea baizik»DV
Arrasate
Miércoles, 19 de marzo 2025, 17:08
Debagoieneko Mankomunitateak edukiontzien erreketen inguruko informazioa eman du ezagutzera, ekintza hauek albo kalteak argitara emanez. Kalte ekonomikoez gain, «ingurumena, bizilagunak, eskualde osoko herritarrak… denok gara kaltetu hondakinen edukiontziak erretzen direnean» azaldu du Dorleta Elkorobarruti Mankomunitateko lehendakariak.
2025eko lehenengo hiru hilabete honetan 35 edukiontzi erre dituzte Debagoieneko puntu ezberdinetan. Hauek dira datu gordinak:
Urtarrilean erretako kontenedoreak: Aretxabaletan 5 eta Bergaran 2, Otsailean, Eskoriatzan 2 eta Aretxabaletan 5; martxoan, Aretxabaletan 4, Arrasaten 12 eta Elgetan 5
Erreketa hauek 43.773,38€-ko kalte ekonomikoa sortu dute. «Ekonomikoki daukan kostu itzela etortzen zaigu burura hasiera baten horrelako gertakariren bat jasaten dugunean, baina... zer ondorio ditu ingurumenarentzat? Gertu bizi diren biztanleentzat? Erreta dagoen edukiontzi hori batzea tokatzen zaien langileentzat? Zer hausnartu badugu komunitate bezala, kalte ekonomikoez harago» azaldu du Elkorobarrutiak.
Suak berak eragiten dituen arriskuez gain, edukiontziak plastiko, metala zein beste hainbat material dituzte eta hauek erretzean substantzia toxikoak aireratzen dira eta horrek zuzen zuzenen eragiten dio ingurumenari, gertu egon daitezkeen pertsonei.
«Beraz ekonomikoki eman ditugun datuez gain ezin ahaztu gaitezke edukiontzi erre baten inguruan etxeak, parkeak... pertsonak daudela. Pertsonen osasun eta segurtasuna lehenesten dugu eta horrelako ekintzen aurrean, ahal den heinean, ondorio eta kalteak gutxitzen saiatzen ari gara, horregatik azken urteotan suteek eraginda sortu daitezkeen arriskua murriztu guran zenbait egokitzapen egin ditugu»
Prebentzio neurri bezala, Mankomunitatetik azken urteotan hainbat neurri hartu dira kalteak ahalik eta txikienak izateko. Besteak beste, honako esku hartzeak egin dira:
● Edukiontzi guneak lekuz aldatzea.
● Edukiontzi guneetako edukiontzien ordena aldatzea, suaren propagazioa ekiditeko.
● Plastikozko edukiontzien ordezkapenak edukiontzi metalikoengatik.
Azken 4 urteotan guztira 42 edukiontzi metaliko berri jarri dira plastikozko edukiontzien ordez. Edukiontzi metaliko hauen erosketari dagokion kostu ekonomikoa 70.186,05€-koa izan da.
«Edukiontzi metalikoek sute baten aurrean abantailak dituela esan dezakegun arren, badituzte ingurumenarekiko, egunerokotasunean gertu bizi diren biztanleekiko eta zerbitzuarekiko desabantailak, adibidez zarata handiagoa, beraz, aldaketak egin ahal izateko kasuan kasu azterketa sakona egin beharra egoten da.
Mankomunitateko Lehendakaria foku aldaketaren beharra adierazi du. «Uste dugu fokua aldatu beharra dagoela. Konponbidea ez baita metalezko edukiontziak jartzea bakarrik, erreketak ekiditea baizik. Horretarako ezinbestekoa dela uste dugu ikerketa sakonagoak egitea eta ardura kolektiboan sakontzea, denon betebeharra baita ingurumenarekin eta inguruko elkarbizitzarekin arduratsu jokatzea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.