
Arrasate-Mondragón
Larunbateko Zuhaitz Egunean 400 ale landatuko dira auzolanean EtxezarretanSecciones
Servicios
Destacamos
Arrasate-Mondragón
Larunbateko Zuhaitz Egunean 400 ale landatuko dira auzolanean EtxezarretanBosgarren urtez, Zuhaitz Eguna Etxezarretako lursail publikoan egingo da larunbat honentan, martxoaren 22an. Beste 400 ale landatuko dituzte auzolanean, guztiak ere zuhaitz hostozabal mota ezberdinetako landareak. Honako ale hauek landatzea aurreikusten da: 195 haritz (Quercus robur eta Quercus petraea), 24 gorosti (Ilex aquifolim), 24 haltza (Alnus glutinosa), 48 urki (Betula celtiberica), 24 lizar (Fraxinus excelsior), 49 arte (Quercus ilex), 24 astigar zuri (Acer pseudoplatanus) eta 12 basagurbe (Sorbus torminalis).
«Goiz pasa ederra izaten da, naturan eta lagunartean pasatzekoa. Eta auzolanaren amaieran parte hartzaile guztiei hamarretakoa emango zaie, eta haurrei mokadutxoa banatuko zaie poltsatxoetan» adierazi dute Udaletik. Haur zein helduen arteko auzolan honetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea izenemateak.arrasate.eus atarian edota 943 25 20 00 telefonora deituz.
Zuhaitz landaketa izan ohi da Zuhaitz Eguneko ekitaldi nagusiena. Batzuetan Zuhaitz Egunarekin batera egin bada ere, badira salbuespenak, eta aurtengoa ere, horietako bat izan da. Aurtengo helburua da 400 zuhaitz horiek, jabetza publikoa den Etxezarreta parkean hektarea bateko azaleran landatzea.
Horretarako, hitzordua goizeko 10:00etan izango da eta Musakolako San Isidro elizatik abiatuta. Landaketa lanak amaitzean lunch txiki bat egongo da.
Azkeneko urteetan hainbat Zuhaitz Egun antolatu dira, eta horri esker ehunka lizar, gaztainondo, haritz eta intxaurrondo landatu dira Garagartza, Kuru-tzetxiki, San Balerio, Hidalgobaso eta Antoniñako herri lurretan. Bosgarren urtez zuhaitz landaketa Etxezarretan egiten jarrai-tzea erabaki da, izan ere, Arrasateko Udalak, 2019. urtean erositako 83 hektareako lursail honetatik, 63 hektarea gutxi gora behera pinudia izandakoa zen .
Etxezarreta parkea, udalerriko ekialdean kokatzen da, Musakola auzoan. Garrantzi handia dauka biodibertsitatearen ikuspegitik, eta Udalak enkargatuta egindako biodibertsitate azterketak ondorioztatu zuen birsortze naturala oso ona dela. Eremu batzuetan harizti kantauriarrari lagundu beharra ere azaltzen zuen azterketak eta, horregatik, azken urteetan haritzak eta hariztietan sortzen diren beste hostozabal batzuk landatu dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.