Borrar

Arrasate

'Trilogia' eleberria Dokeren irakurraldi dramatizatuarekin aurkeztuko da asteartean

El Diario Vasco

Arrasate.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:14

Datorren asteartean, apirilak 2, 'Trilogia' eleberria aurkeztuko du AED elkarteak Kulturateko Loramendi gelan, 19:00etan hasita. Aurkezpena Doke an-tzerki taldeko lagunek borobilduko dute liburuko pasarte baten irakurraldi dramatizatuarekin.

Jon Fosse Literatura Nobel saridunaren lana da 'Trilogia', eta Joannes Jauregik ekarri du euskarara, AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, antolatzen dugun Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker.

500 lan

Bestalde, pasa den astean bukatu zen 38. Arrasate literatur lehiaketetara lanak aurkezteko epea eta inoizko lan kopururik handiena jaso dutela azpimarratu dute AEDtik: guztira 500 lan aurkeztu dira

Parte hartzerik handiena narrazio atalean izan da, 239 lanekin.

Ilustrazio eta bertso-paper lehiaketek ere erantzun polita izan dute: 162 eta 80 parte hartzaile, hurrenez hurren.

Erantzuna xumeagoa izan da DBH3tik gorako ikasleei zuzendutako mikroipuin, poesia eta komiki ataletan, 19 lan, denera.

Irabazleen izen-abizenak maiatzaren 13an jakingo ditugu, Maria Oses gonbidatu berezi dela Kulturaten egingo den sari-banaketa ekitaldian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Trilogia' eleberria Dokeren irakurraldi dramatizatuarekin aurkeztuko da asteartean