Eskoriatza
Aurtengo udaleku irekietarako begirale bila dabil jada Txirikila elkarteaSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Aurtengo udaleku irekietarako begirale bila dabil jada Txirikila elkarteaEl Diario Vasco
eskoriatza.
Sábado, 4 de mayo 2024, 20:24
Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 4etik 23ra izango dira eta Txirikila elkartea dagoeneko begirale bila hasi da. Kurrikulumak maiatzaren 10era arte jasoko dira Tortolis ludotekan (17:00-19:00) eta txirikila@gmail.com helbidean.
Aurten, udalekuetako ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 13:00etara izango da, eta uztailak 11n eta 18an, berriz, 9:00etatik 17:00etara.
Begirale izateko hainbat baldintza betetzea ezinbestekoa izango da, hala nola, euskaraz ondo hitz egitea eta lan formakuntzetara joatea. Kurrikulumekin batera, era berean, tituluak atxikituta bidali behar dira eta baita sexu delitugileen Erregistro Zentraleko agiri negatiboa ere.
Puntuazio sistemari dagokionez, begirale tituluagatik 3 puntu batuko dira; baita magisteriatza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia, TAFYD edo baliokideak ikasita izateagatik eta Eskoriatzan udaleku irekietan begirale izateagatik ere. Era berean, euskarazko C1 titulua izateagatik 2 puntu batuko dira; eta magisteritza, psikologia,gizarte hezkuntza, pedagogia , TAFYD edo baliokideak ikasten egoteagatik, lehen sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago) izateagatik eta beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale, puntu bana.
Antolatzaileek adierazi dutenez, eskoriatzarrek lehentasuna izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.