Eskoriatza
Bolibar auzoan filmatutako 'Amaiur' dokumentala, ostiralean Zaldibar antzokianEskoriatza
Bolibar auzoan filmatutako 'Amaiur' dokumentala, ostiralean Zaldibar antzokianEl Diario Vasco
Eskoriatza.
Miércoles, 6 de noviembre 2024
Sergio Azkarate zuzendariaren lehen film luzea (95 minutu), 'Amaiur' izenburudun dokumentala, Zaldibar antzokian proiktatuko dute ostiralean, azaroak 8, arratsaldeko 18:30ean sarrera doan dela da aforoa bete arte. Filma euskaraz da, gaztelaniazko azpitituluekin.
Publicidad
Eskoriatzak lotura bikoitza du dokumental honekin, alde batetik zati bat herrian grabatu delako Bolibar elizateko Zubiste baserrian Ines eta Aritz amama-bilobekin; eta bestetik zuzendaria bera ere eskoriatzar jatorrikoa delako, Sergio Azkarate hain zuzen ere.
Sergio Azkaratek eta, Nefer Olaizolak idatzitako gidoian, Ines eta Aritz, amona eta biloba, Eskoriatzako Zubiste baserrian bizi dira. Berta eta Maialen eskalada zale amorratuak dira. Mikelek, aldiz, mendian egiten den edozein kirol praktikatzen du. Eta Yoli eta Joseba alpinistak direlarik ere, orain Gorbeiako aterpea daramate, atseden hartu nahi duen edonori aterpe emanez, abeltzainak, artzainak edo mendizaleak izan. Denek batera, mendiarekin eta naturarekin erlazionatzeko modu ezberdinak erakusten dizkigute, mendia gertu sentitzen duenaren egunerokotasunetik beti ere.
Sergio Azkarate 1994an jaio zen, Gasteizen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen EHUn. Komunikazioarekin lotutako hainbat lekutan urte batzuk lanean eman ondoren, 2021ean Erroak estreinatu zuen, Arabako herri txikien egoerari eta landa-despopulazioari buruzko bere lehen film laburra. 'Amaiur' dokumentala bere lehen film luzea da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.