Eskoriatza
Eskoriatza eta Gatzagako kondaira eta istorioak biltzen dituen liburua aurkeztu duteEskoriatza
Eskoriatza eta Gatzagako kondaira eta istorioak biltzen dituen liburua aurkeztu duteK. O.
Eskoriatza.
Jueves, 5 de diciembre 2024, 19:17
Eskoriatza eta Gatzagako hainbat kondaira, istorio eta pasadizo biltzen dituen liburua aurkeztu berri dute Ibarraundi museoan joan den asteartean.
Publicidad
Hilabete luzetako bilketa lanaren ondoren, guztira 14 ipuineko bilduma ilustratua osatu da, orain, 'Eskoriatza eta Gatzagako ipuiñek' izeneko liburuan jaso eta argitaratu dena. Herriko kondairek eta Euskal Herriko ipuin tradizionalek bat egiten dute liburu honetan, bertako euskalkian nahiz batuan idatzita.
Hala hasten da liburua: «Gurean bada esaera bat, 'Izena duen guztia omen da', herri-iruditeri oso bat biltzen duena. Eguneroko pasarteak fantasiarekin elkartu, pertsonaia eta agertoki harrigarriak sortu, eta horien hazietatik jaiotzen dira ipuinak. Kontakizun horiek guganaino iritsi dira, batez ere, ez hain aspaldian, familiek, etxeko sutondoan, ipuinak sortu, kontatu eta transmititu zituztelako».
Matxingorri taldea hainbat eskoriatzarrek sortutako taldea da, tartean daude diseinatzaileak, hizkuntzan arituak eta adituak, ipuin kontalariak,... eta guztiek elkarlanean osatu dute «sinistuta, ipuin hauek kontatzen ditugunean, haurrek eta helduek elkarrekin eraikiko dugun momentu atsegina elikatu eta haziko dela, gure kondairek denboran bizirik iraun dezaten laguntzen ari garela».
Liburua eskuragarri dago Eskoriatzako liburutegia, Arizmendi (Almen eta Jose Arana guneetan), Ixkur ileapaindegian eta Gatz museoa (Leintz Gatzaga).
Bestalde abenduaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Ibarraundi museoan liburuko ipuinak oinarri izango dituen ipuin kontaketa eskainiko du Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak. Sarrera doakoa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.