Eskoriatza
Eskoriatza Kirol Elkarteak bere eguna ospatuko du bihar ekitaldi ugarirekinSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Eskoriatza Kirol Elkarteak bere eguna ospatuko du bihar ekitaldi ugarirekinEl Diario Vasco
eskoriatza.
Jueves, 23 de mayo 2024, 20:46
Eskoriatza Kirol Elkarteak bere eguna ospatuko du bihar, beste urte batez, aurtengoa berezia izango bada ere. Izan ere, 60. urteurrena ospatzen ari da 1964an sortu zen elkartea eta biharko feste horren baitan ere sartu nahi izan dute. Egun osoko egitarau berezia prestatu dute biharko, kirola eta musika oinarri izango dituena, eta elkartearen jarduera ezagutzera emateko balioko izango duena. Ekintzak Manuel Muñoz kiroldegian eta Fernando Eskoriatza plazan gauzatuko dira.
Hala, egitaraua goizeko 09:00etan irekiko da kiroldegian abiatuko den areto futboleko topaketarekin. Haren ostean, 12:30ean, beteranoen saski partiduak jokatuko dira bertan. Jaiaren hasiera ofiziala, dena dela, 11:00etarako dago iragarrita plazan. Ordu horretan irekiko dira txosnak udaletxeko arkupean (22:00etara arte egongo dira zabalik). Puzgarriak izango dira plazan 12:00etatik aurrera, baita zumba saioa ere. 13:00etan Ad Libitum txaranga aterako da bere musikarekin festa girotzera, eta 13:30erako talde beteranoen aurkezpena iragartzen dute. 14:30ean paella erraldoia dastatzeko aukera izango da plazan beratn. Eta bazkalostean, 16:00etan karaokearen txanda izango da. Kirolari berriro helduz, 18:00etan saskibaloi jolasak hasiko dira. 19:00etarako parrillada dago iragarrita, eta egunari behar bezalako amaiera emateko, Patxi Luqueren txanda izango da 20:00etatik 22:00etara.
Aipatu behar da, bestealde, argazkien erakusketa egongo dela kultur etxean eta 12:30etik 14:00etara bitartean vintage arroparen salmenta ere burutuko dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.