Eskoriatza
Eskoriatzako Udalak bi lanpostu eskaini ditu gazte langabeentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Eskoriatzako Udalak bi lanpostu eskaini ditu gazte langabeentzatI.M.
eskoriatza.
Viernes, 20 de septiembre 2024, 20:16
Eskoriatzako Udalak bi lanpostu berri atera ditu Lehen Esperientzia Profesionala Administrazio Publikoan programaren barruan, 30 urtetik beherako gazte langabeak lan-munduan txertatzea helburu. Programak urtebetez jardunaldi osoko kontratua eskaintzen du, Lanbideren bidez eta Europar Batasunaren Eraldaketa eta Erresilientzia Berreskuratze Planaren finantzazioarekin.
Batetik herritartasun arloko proiektu puntualen teknikaria. Hau kultura eta liburutegiko ekimenak sustatzeko, irakurketaren animazioa bultzatzeko eta 2025eko Euskaraldia dinamizatzeko arduraduna izango da, besteak beste.
Bestetik udalaren komunikazio arloko proiektuen hobekuntzarako teknikaria. Telesko herri telebistako irudiak digitalizatzea eta udalaren komunikazio kanalak hobetzea izango dira lan honen oinarrizko eginkizunak.
Hautagaiek 30 urtetik beherakoak izan behar dute, Lanbiden izena emanda egon eta 2021etik aurrera ikasketak amaituta izatea. Hautaketa prozesuan lanean egotea ez da oztopo, baina kontratazio unean langabezian egon behar da. Kontratuak azaroan hastea aurreikusten da.
Izen-ematea Lanbideren Arrasateko bulegoaren bidez egingo da irailaren 27a baino lehen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.