A. U.
Eskoriatza.
Martes, 9 de abril 2024, 19:20
Eskoriatzan hasiko du bere ibilbidea, apirilaren 25ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, sailkapen fasearen lehen saioarekin. 2024ko Txapelketa hau berezia izango da Gipuzkoako Bertsozale Elkartearentzat, bi arrazoi nagusirengatik: pandemia garaiak ekarri duen urtebeteko atzerapena eta lehen bertso eskola sortu zeneko 50. urteurrena. Eta azken arrazoi honek ... lotura zuzena de Leintz bailarararekin, Eskoriatzako Almen ikastolan sortu baitzen Joanito Akizu, Xanti Iparragirre eta Patxi Goikolearen ekimenez. Geroztik, ehunka izan dira herriz-herri sortu diren bertso eskolak eta milaka handik pasatu diren ikasleak.
Publicidad
«Bertso eskolak dira bertso mugimenduaren eustazpia, horiek gabe ez dago ulertzerik gaur egungo bertso mugimendua eta mugimendu horren belaunaldi artekotasuna», diote Bertsozale Elkartetik. «Bertso eskolek bezala, Gipuzkoako txapelketak ere bertsolaritza sustatzea du helburu eta ondorioz, garrantzia berezia izango dute bertso eskolek 2024ko edizioan». Hala, bertso eskolek ez dute txapelketan parte hartuko duten bertsolarietan soilik eragingo, baita txapelketaren antolakuntzan bertan ere. «Saio bakoitzean bertso eskoletako kideak izango ditugu antolakuntzan laguntzen», azpimarratu dute elkartetik.
Gipuzkoako txapelketaren 2024ko edizioak bi fase nagusi izango ditu. Batetik, Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da, maiatzaren 4tik 26era. Eta Bestetik, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jokatuko da, irailaren 14tik abenduaren 14ra.
Gipuzkoa Bertsotan ekimenean parte hartzeko izena eman duten 74 bertsolarietatik puntu gehien metatzen dituzten 34 bertsolarik izango dute udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera. Aurtengo berrikuntza nabarmenena maiatzeko sailkapen fasea bi itzulitara egitea izango da. Lehen itzulian izena eman duten 74 bertsolariak ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarrenerako; udazkenerako txartela, beriz, 34 bertsolarik lortuko dute.
Publicidad
Lehen saioa, aipatu moduan, apirilaren 25ean izango da, Eskoriatzan, eta bertan arituko dira Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga (Donostia), Antton Fernandez Lasa (Zumarraga-Urretxu), Asier Ibarguren Amondarain (Donostia), Emaitz Murua Arzallus (Errenteria), Joar Garate Rueda (Zumaia), Jon Mata Etxaniz, (An-tzuola), Libe Goenaga Arrieta (Getaria) eta Peru Aiartza Cajaraville (Donostia).
Haren ostean, apirilaren 26an Zestoan eta Gabirian izango dira hitzorduak; maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian; maiatzaren 9an Idiazabalen eta Getarian; maiatzaren 10ean Mutrikun eta Anoetan eta maiatzaren 17an Oñatin.
Publicidad
Bigarren itzulia maiatzaren 25ean hasiko da Antzuola eta Pasaian jokatuko diren saioekin; maiatzaren 26an Alegian eta Usurbilen izango dira; ekainaren 1ean Ataunen eta Elgetan; eta fase hau bukatzeko azken saioak ekainaren 2an egingo dira Soraluzen eta Hernanin.
Hilaren 25ean txapelketaren ibilbidea hasiko duten 74 bertsolari horien artean, Debagoienako bederatzi ordezkari izango ditugu. Horietako bi Eskoriatzakoak dira, Haizea eta Oihana Arana Cardenal ahizpak, hain zuzen. Oñatik lau bertsolari izango ditu lehian: Aitor Tatiegi Loidi, Maider Arregi Markuleta, Urko Arregi Markuleta eta Urko Egaña Calderon. Eta Aretxabaletak, Arrasatek eta Antzuolak, bana: Martin Berrizbeitia Zugazagasti, Ane Zuazubiskar Iñarra eta Jon Mata Etxaniz.
Publicidad
Azken hau izango da lehian sartuko den lehenengoa, Eskoriatzako saioan. Arana Cardenal ahizpa eskoriatzarrak hurrengo egunean Zestoan arituko dira; eta egun berean Gabirian hiru oñatiar: Aitor Tatiegi, Maider Arregi eta Urko Egaña. Martin Berrizbeitia Orion izango da maiatzaren 3an, eta Ane Zuazubiskar Legorretan. Eta Urko Arregik Getarian izango du hitzordua, maiatzaren 9an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.