Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Udalaren lekukoa eramango duten Leintz udal euskaltegiko ikasleetako hiru.
Euskaltegiko lau ikaslek eramango dute Udalaren lekukoa Korrikan

Eskoriatza

Euskaltegiko lau ikaslek eramango dute Udalaren lekukoa Korrikan

Goizaldeko 2:37ean sartuko da Eskoriatzara Leintz Gatzagatik behera eta gaur egun osoko egitaraua izango da

A.U.

Eskoriatza.

Jueves, 21 de marzo 2024, 20:37

Tipi Tapa badator 23. Korrika eta gaur egun osoko festa izango da Eskoriatzan haren etorrera gerotzeko. Bien bitartean, ezagutzera eman da nork eramango duen euskararen aldeko lasterketa erraldoiak gure herrian emango dituen kilometroetan nork eramango duen lekukoa. Hona hemen parte-hartuko duten elkarteen zerrenda eta bakoitzak lekukoa non jasoko duen: 2.241. Km, Zarimutz – Santa Kolunba ermita: Goiena; 2.242. Km, Santa Kolunba Ermita - Kuatruena: Axtroki merkatari elkartea; 2.243. Km, Kuatruena - Aingeruguarda: Eskoriatzako Udala; 2.244.1 Km, Aingeruguarda - Harrizko etxea: Atxorrotx kultur elkartea; 2.244.2 Km, Harrizko etxea, Huhezi: Huhezi; 2.244.3 Km – Huhezi – Herriko plaza: Arizmendi Ikastola; 2.245.1 Km, Herriko plaza - Luis Ezeiza: Olazar jubilatu elkartea; 2.245.2 Km, Luis Ezeiza – Biribilgunea (AP-1): Luis Ezeiza Herri Eskola; 2.245.3 Km – Biribilgunea (AP-1) – Hurrengo biribilgunea: EH Bildu; 2.246. Km – Hurrengo biribilgunea – Muga: Fagor Ederlan.

Eskoriatzako Udalak, baina, Leintz Udal Euskaltegian euskara ikasten ari diren lau eskoriatzarren esku utziko du lekukoa eramateko ardura, egiten ari diren lana aitortzeko asmoarekin. Lau ikasleak honako hauek dira: Aritz Uribarri, María Flores, Eva María Anaya eta Jose Antonio Lorente.

Korrika ofizialari ongi-etorri beroa emateko asmoarekin, Korrika batzordeak egun osko egitaraua prestatu du gaurko. Hasteko Korrika txikia egingo da 10:30ean abiatuta, herrian zehar. Arratsadean eskulanak izango dira plazan 17:00etatik aurrera, eta graffitia eta merendola Gaztelekuan. 18:30ean buruhandiak aterako dira kalera eta 19:30ean triki-kalejira egingoda. 23. Korrikaren lekukoaren etorrera iritsi arte denbora arintzeko xedez, afaria egingo da plazan, eguraldiak ahalbidetzen badu, edota bestela frontoian. Afaria norberak eraman beharko du eta furgofarra janari-furgoneta ere egongo da plazan. 23:00ean, gaua musikaz girotzeko Elektrotxufla izango da plazan.

Aurreikuspenen arabera, Korrika goizaldeko 2:37ean sartuko da Eskoriatzara Leintz Gatzagatik behera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltegiko lau ikaslek eramango dute Udalaren lekukoa Korrikan