Iazko Gabonetako 0km artisau azoka. DV

Eskoriatza

Euskararen Herri Eguna ospatuko da gaur eta 0km artisau azoka domekan

K. O.

Eskoriatza.

Viernes, 29 de noviembre 2024, 19:23

Asteburua ekintzabeteta dator. Gaur larunbatean Euskararen Herri Eguna ospatuko da egun osoko egitarauarekin. Arratsaldeko 13:00etan Fernando Eskoriatza plazan bertso saioa izango da Hankamotz bertso eskolako kideen eskutik. Ostean, Tio Teronen Semeak musikari eta dantzari taldeak 'Haurreskolari' ikuskizuna eskeiniko du. Plaza berean egingo den ... kantu bazkaria Leirek eta Dorletak girotuko dute bazkalostean.

Publicidad

Hamarratz talde oñatiarrak erromeria alaituko du iluntzeko 20:00etan hasita. Eta horrez gain, Inkernu tabernan Pineapple Sweet DJak emanaldia egingo du 22:00etatik aurrera.

Bihar igandean Gabonetako 0KM artisau azoka egingo da plazan jarritako karpan. Eskoriatzako eta inguruko hogei bat arti-sauek euren postuak jarriko dituzte 11:00etatik 14:30era.

Bertan hainbat lan, produktu berezi, eskuz egindakoak eta bakarrak ikusi eta erosi ahal izango dira, hala nola zurezko lanak, makilak, jolasak, poltsak eta koleteroak, argizaridun oihalak, propolioa, hegazti-argizariarekin egindako kandelak, xaboiak, haziekin egindako lepokoak eta bisuteria, xanpuak, ukenduak, kuartzo-olioak, zeramikak, belarritakoak, orri-puntuak, liburuak eta askoz gehiago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad