Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Eskoriatza

Haizea Arana bertsolari eskoriatzarra nagusi Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioan

333 puntu eskuratuta lehen postuan sailkatu zen Zestoan, eta Oihana Arana, berriz, hirugarren izan zen

El Diario Vasco

Eskoriatza.

Sábado, 27 de abril 2024, 20:22

Bikain hasi da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea Eskoriatzako ordezkarientzat, Haizea Aranak lehen postua erdietsi baitzuen Zestoan jokaturiko saioan. Ostegunean abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan Zaldibar antzokian egin zen saio arrakastatsuarekin, eta hurrengo egunean tokatu zitzaien lehian sartzea Haizea eta Oihana bi ahizpa eskoriatzarrei Zestoan. Lehena 333 puntu eskuratuta lehen postuan sailkatu zen eta bigarrenak, berriz, hirugarren egin zuen 319,5 punturekin.

Gogoratu behar da Gipuzkoako txapelketaren 2024ko edizio honek bi fase nagusi izango dituela. Batetik, Gipuz koa Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da. Eta bestetik, txapelketa bera, irailaren 14tik abenduaren 14ra.

Gipuzkoa Bertsotan ekimenean parte hartzeko izena eman duten 74 bertsolarietatik puntu gehien metatzen dituzten 34ek izango dute udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera. Aurtengo berrikuntza nabarmenena sailkapen fasea bi itzulitara egitea izango da. Lehen itzulian aipatu 74 bertsolariak ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarrenerako; udazkenerako txartela, beriz, 34 bertsolarik lortuko dute.

Bigarren itzulia maiatzaren 25ean hasiko da Antzuola eta Pasaian jokatuko diren saioekin; maiatzaren 26an Alegian eta Usurbilen izango dira; ekainaren 1ean Ataunen eta Elgetan; eta fase hau bukatzeko azken saioak ekainaren 2an egingo dira Soraluzen eta Hernanin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haizea Arana bertsolari eskoriatzarra nagusi Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioan