Eskoriatza
Hamabi ardo berezi eta 350 bat pintxo larunbatean egingo den dastaketanSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Hamabi ardo berezi eta 350 bat pintxo larunbatean egingo den dastaketanKepa Oliden
Eskoriatza.
Miércoles, 20 de noviembre 2024, 19:57
Hamabi ardo berezi eta 350 pintxo inguru dastatzeko aukera izango da etzi larunbatean. Ardo dastaketa 18.30etatik aurrera Herriko plazako karpan egingo da eta bertan salduko dira tiketak 2 euroan. Bai ardo kopak eta bai pintxoak tike bana beharko dute, ohi bezala.
Urdaiazpiko iberiko, ... muskuilu bete eta kroketa pintxoak egon dira aukeran. Azken hauek Kroketxearenak. Iñakik eta Xabatek, Basque Culinary Center-en ikasi eta formatu ondoren eta munduko hainbat sukaldetan lanean aritu ostean, abian jarri duten egitasmoa da Kroketxea. Kalitatezko produktua eskaintzen dute, bai partikularrentzat, baita jatetxe zein ekitaldietarako ere.
Ardoei dagokienean, aukera bikaina izango da. Dasketaren antolatzaileek hamabi ardo berezi ekarriko dituzte, zuriak, beltzak, cava eta moskatoak.
Zuriak Carreusinas (verdejo), Viñas del Vero chardonnay (Barbastro) eta Cilleiro albariñoa (Galicia) izango dira.
Kanpoko beltzak Estay Prieto Picudo lau hilabete barrikan (Castilla y León); Muss sei hilabete barrikan (Madrid) eta Bardos Viñedos hamar hilabete barrikan (Ribera)
Euskal Herriko beltzak Medrano Irazu hamabi hilabete barrikan (El Villar); Cueva de Lobos mahatsa hamabi hilabete barrikan (Laguadia) eta Agnus Valdelana sei hilabete barrikan (Elciego).
Cava, moskato eta beltza ekologikoak hau izango dira: Rovellats Premier 18 hilabete barrikan (Barcelona); Ponte Veccio Moskato (Valladolid) eta Aroa Mutiko Ecologico (Nafarroa).
Beheko Errota Musika Eskolak antolatuta, bihar ostiralean, Santa ZeziliaEguna ospatuko dute musikariek hainbat ekintzarekin.
Musikariek patroiaren eguna ospatzeko musika plazara aterako dute. Hasteko arratsaldeko 17.30etan Musika eskolak kontzertua emango du. Ondoren txokolate jana izango da (bakoitzak bere edalontzia eraman behar du). Segidan Eskoriatzako hainbat musikarien kalejirak, emanaldiak... izango dira entzun eta iksugai: 19:00etan Dantza Bandaren dantzarako emanaldia eta 21:00etan Larru beltzak taldearen kontzertua, Inkernu tabernan.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.