Borrar
Goizean kalez kale kantuan ibili ostean, bi ikastetxeetako haurrak Fernando Eskoriatza plazan elkartu dira txistorra pintxoak dastatzeko asmoz

Ver 19 fotos

Goizean kalez kale kantuan ibili ostean, bi ikastetxeetako haurrak Fernando Eskoriatza plazan elkartu dira txistorra pintxoak dastatzeko asmoz I. M.
Eskoriatza

Kantuak eta txistorra Urdelardero egunean

Bi ikastetxetako haurrak elkarrekin abestera irten dira goizean, eta eguerdi partean ohiko txistorra pintxoak dastatu ahal izan dituzte

A. U.

Eskoriatza

Jueves, 8 de febrero 2024, 16:39

Hementxe ditugu dagoeneko aurtengo Inauteriak, egun batzuz herria itxuraldatu eta jai giroz jantziko dutenak. Ohiturari helduz, Urdelardero egunaren ospakizunak eman die hasiera Eskoriatzan aratusteei eta herriko txikienak izan ziren protagonista.

Izan ere, aurten, bigarrenez, bi ikastetxetako haurrak elkarrekin abestera irten ziren, adinaren arabera taldetan banatuta eta herriko hainbat txokotan geldialdiak eginez. Hala, besteak beste, Jose Arana zaharren egoitzan geratu ziren, eta bertako egoiliarrekin egoteko aukera ere izan zuten. Kalez kale abesten ibili ostean, eguerdi parterako Fernando Eskoriatza plazan elkartu ziren guztiak, eta han ohiko txistorra pintxoak jateko aukera izan zuten; baita txistorra moduko halal jakia ere.

Bihar atseden hartu ostean, bihar itzuliko da jai giroa herrira, besteak beste 13:00etan abiatuko den mozorro desfilearekin. Inauterietako bazkaria kiroldegian egingo da, 14:30ean hasita, eta bazkalostean, dantzaldia egongo da bertan Moto DJarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kantuak eta txistorra Urdelardero egunean