Eskoriatza
Kantuak eta txistorra Urdelardero eguneanEskoriatza
Kantuak eta txistorra Urdelardero eguneanA. U.
Eskoriatza.
Jueves, 8 de febrero 2024, 21:20
Hementxe ditugu dagoeneko aurtengo Inauteriak, egun batzuz herria itxuraldatu eta jai giroz jantziko dutenak. Ohiturari helduz, Urdelardero egunaren ospakizunak eman zien atzo hasiera Eskoriatzan aratusteei eta herriko txikienak izan ziren protagonista. Izan ere, aurten, bigarrenez, bi ikastetxetako haurrak elkarrekin abestera irten ziren, adinaren arabera taldetan banatuta eta herriko hainbat txokotan geldialdiak eginez. Hala, besteak beste, Jose Arana zaharren egoitzan geratu ziren, eta bertako egoiliarrekin egoteko aukera ere izan zuten. Kalez kale abesten ibili ostean, eguerdi parterako Fernando Eskoriatza plazan elkartu ziren guztiak, eta han ohiko txistorra pintxoak jateko aukera izan zuten; baita txistorra moduko halal jakia ere.
Publicidad
Gaur atseden hartu ostean, bihar itzuliko da jai giroa herrira, besteak beste 13:00etan abiatuko den mozorro desfilearekin. Inauterietako bazkaria kiroldegian egingo da, 14:30ean hasita, eta bazkalostean, dantzaldia egongo da bertan Moto DJarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.