DV
Eskoriatza
Martes, 26 de noviembre 2024, 18:57
Katxiporretako pailazoek 'Ostirala iritsi da!' ikuskizun berria estreinatuko dute jendaurrean Eskoriatzako kiroldegian (18.00etan) egubakoitz honetan, azaroak 29an. Aurretik bi emanaldi egin dituzte bi ikastetxetan froga gisa.
Publicidad
Sarrerak salgai daude kiroldegian bertan (6 euro) eta www.bibe.me plataforman (7 euro).
Haurrei, familiei eta sudurgorriak maite dituen orori zuzendutako «Ostirala iritsi da!» Katxiporretako pailazoen abentura berria da. Ikuskizunak 70 minutu irauten du.
2023ko azaroan argitaratutako 'Txapasen kaxa magikoa' ipuin eta disko ilustratuetan dago oinarrituta saio hau. Josu Txapartegi Aramendi (Zarautz, 1946), Txapas ezizenaz ezaguna, euskal akordeoilari, idazle, abesbatzako zuzendari, organo-jole eta sortzaile oparoa da, Imanol Urbietaren lagun eta kide oso gertukoa izandakoa. Irakasle jubilatua da egun Txapas, nahiz eta inoiz ez den heziketa mundutik erretiratuko. Bere bizitzan hamaika abesti sortuak dauzka eta astero astero egiten die ikasgelara bisita haurrei kontu-kantari. Abesti horien artean «Ostirala iritsi da» da Txapasek sortutako kanturik ezagunena, ostiralero ikastetxe askotako jolastokietan entzun genezakena.
Honengatik guztiagatik, lan honekin Katxiporreta Kooperatibak aitortza egin nahi die Txapasi eta berak bezala, egunerokotasunean haien balioak eta bizipenak maitasunez eta ilusioz partekatzen dituzten hezitzaile guztiei.
«Ostirala iritsi da!» saioan Txapasen zein Imanol Urbietaren kantuek presentzia berezia izango dute (Xabier Zabala konpositore eta musikoak egindako konponketekin), baita jolasek, naturak eta bestelako sorpresek ere.
Publicidad
Gidoiaz eta produkzio artistikoaz Katxiporreta Kooperatiba arduratu da eta koreografiez Izaskun Forcada Pascual. Soinuaz eta bestelako efektuetaz Garikoitz Aranzabal Lasa teknikaria arduratuko da. Distribuzioan eta harremanetan Eli Olaizola Aizpurua (Katxiporreta Koop. E.) arituko da.
Ikasturte honetan Katxiporretak eskainiko duen ikuskizunean ez da Aiora Zulaika Soroa 'Pirritx' arituko, atsedenaldia hartuko baitu. Abentura berri honetan, urterokoaz gain, artista berri bat taularatuko da taldearekin, Joanes hain zuzen ere. Oso gaztea izanik ere pailazogintzan (Pontx pailazoa) eta aktore lanetan (Go!azen) eskarmentu handia duena.
Publicidad
Aktore lanetan honako lagunek hartuko dute parte: Porrotx Joxemari Agirretxe Kerexeta; Marimotots Mertxe Rodriguez Serrano; Pupu Izaskun Forcada Pascual; Lore Joanes Echeveste Bernet, eta Txapas Oihana Sanchez Artieda.
Ikuskizunaren sinopsia hau da: 'Gaur egun berezia da eskolan, Txapas irakaslearen azken laneguna baita. Harekin bizitutako abenturak eta ikasitako gauza polit guztiak ospatzera datoz Pupu, Lore, Porrotx eta Marimotots herriko lagunekin batera. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!'.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.