Eskoriatza
Kristina Berasainek 'Sahara, herri baten erresistenzia' liburua aurkeztuko du gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Kristina Berasainek 'Sahara, herri baten erresistenzia' liburua aurkeztuko du gaurEl Diario Vasco
eskoriatza.
Jueves, 11 de enero 2024, 21:51
Kristina Berasain kazetari nafarrak 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburua aurkeztuko du gaur ostiralean Zaldibar antzokian iluntzeko 19:00etan. Hayuh Ramsi abeslari sahararra kantu kantari arituko da eta Kristina Berasain kontu kontari. Berasainen lehenengo liburua da 'Sahara, herri bat erresistentzian liburua'. Liburu hau kazetaritza kronika bat da. Berasainek modu erraz bezain sakonean kontatzen du ahanzturara kondenatutako herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak historiako pasarteekin tartekatuta. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzo dira, baina, okupazioa hasi zenetik 50 urte betetzear dauden honetan, ez dute independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropenik galdu. Saharar herriak nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten die.
Kristina Berasain (Lizarra, Nafarroa, 1973) Berria egunkariko nazioartea saileko arduraduna izan da urte luzez. Ahaztutako gatazketan eta giza eskubideetan espezializatutako kazetaria da. Egunkariak sarritan bidali izan du leku gatazkatsuetara: Gaza, Riff, Egipto, Maroko, Ceuta eta Melilla... Hegoaldera eta ekialdera bidaiatzeko joera izan du, eta beti erreparatu dio herri ahaztuei: palestinarrak, kurduak, amazigak, errefuxiatuak, baina bereziki, sahararekin dauka lotura. Sahararrak banatuta dauden hiru eremuetan izandako kazetari banaketakoa da: lurralde okupatuetan, lurralde liberatuetan eta errefuxiatu gunetan izan da.
Hayuh Ramsi Arrasaten bizi den abesleri sahararra da. Saharari Kantari kontzertuan aritu zen beste hiru abeslari sahararrekin batera, abenduaren 22an, Donostiako Kursaalean. Aaiunen (Mendebaldeko Sahara) jaio zen eta gurera etorri zen errepresiotik ihesi. Hassanieraz kantatzen du eta bere herriaren borroka izaten du ardatz bere kantetan.
Eskoriatzako Bubisher, Fundazion Ulma, Eskoitzako mugimendu feminista, Kaos Taldea eta Eskoriatzako Udalak babestu dute gaur arratsaldean Zaldibar an-tzokian egingo den ekimena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.