Eskoriatza
Libe Goenaga getariarra nagusi, bertsozalez bete zen Zaldibar antzokianSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Libe Goenaga getariarra nagusi, bertsozalez bete zen Zaldibar antzokianJ.A.
eskoriatza.
Viernes, 26 de abril 2024, 20:50
Libe Goenaga Arrieta getariarra nagusitu zen ostegunean Zaldibar antzokian burutu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen saioan. Eskoriatzako aretoa lepo bete zen Gipuzkoako Bertso Txapelketarako bidea abiatu zuen hitzordurako, eta giro ederrean izan ziren kantuan zortzi bertsolariak. Goenaga gailendu zen 330 punturekin eta puntuazio hurrenkeran honela geratu ziren gainerakoak: Peru Aiartza Carajaville (316,5), Emaitz Murua Arzallus (312,5), Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga (302,5), Antton Fernandez Lasa (299,5), Asier Ibarguren Amondarain (297,5), Jon Mata Etxaniz (269) eta Joar Garate Rueda (258). Epaile lanetan, ostera, hauek aritu ziren: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia eta Oier Iurramendi Etxeberria izan ziren.
Gogoratu behar da Gipuzkoako txapelketaren 2024ko edizio honek bi fase nagusi izango dituela. Batetik, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea eta, bestetik, txapelketa bera, irailaren 14tik abenduaren 14ra jokatuko dena.
Gipuzkoa Bertsotan ekimenean parte hartzeko izena eman duten 74 bertsolarietatik puntu gehien metatzen dituzten 34ek izango dute udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera.
Aurtengo berrikuntza nabarmenena sailkapen fasea bi itzulitara egitea izango da. Lehen itzulian aipatu 74 bertsolariak ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira maiatzaren 25ean Antzuolan eta Pasaian abiatuko den bigarrenerako; udazkenerako txartela, beriz, 34 bertsolarik lortuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.