Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Usurbilgo Urtinea lorategikoek lorez beteko dute Fernando Eskoriatza plaza. UDALA
Loratu azoka bueltan izango da bihar Axtrokiren eskutik

Eskoriatza

Loratu azoka bueltan izango da bihar Axtrokiren eskutik

Merkataritza elkarteak loreak doan eskuratzeko aukera emango die bezeroei

A. U.

eskoriatza.

Jueves, 2 de mayo 2024, 20:31

Axtroki merkataritza elkarteak Loratu lore azokaren beste edizio bat ekarriko du Fernando Eskoriatza plazara. Bihar izango da, 10:00etatik 14:00etara bitartean eta Usurbilgo Urtinea lorategikoak izango dira plaza askotariko loreekin betetzeko ardura izango dutenak. Bertara gerturatzen direnek, noski, loreak erosi ahal izango dituzte, baina Axtrokik doan eskuratzeko parada ere luzatzen die bere bezeroei. Izan ere, egunotan elkartea osatzen duten establezimenduetan egindako erosketa bakoitzarengatik txartel bat jasoko dute bezeroek, eta, biharko azokan loreengatik trukatzeko aukera izango dute. Lore batzuk txartel batengatik aldatuko dira eta beste batzuk berriz, bi edo hiru txartelen truke...

Altuna harategia, Aloña frutadenda, Azkoaga estankoa, Anduaga pentsuak, Carmen lentzeria, Dorleta liburudenda, Enrique Mazmela Hortz Klinika, Gahir fisioterapia, Hemen Garbiketak, Inkernu taberna, Ixkur ileapaindegia, Khalma ileapaindegia, Kiribik ileapaindegia, Kuttuna estetika zentroa, Laboral kutxa, Mapfre aseguruak, Martin frutadenda, Namaste belardenda, Pagaldai harategia, Reparaciones Leniz, Urrestilla taberna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Loratu azoka bueltan izango da bihar Axtrokiren eskutik