Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Suteak komunitatean sortutako murala erabat suntsitu zuen. UDALA
Luis Ezeiza Herri Eskolako mural zati bat erre dute

Eskoriatza

Luis Ezeiza Herri Eskolako mural zati bat erre dute

El Diario Vasco

Eskoriatza.

Martes, 2 de abril 2024, 20:59

Ezusteko ezatsegin eta mingarri batekin esnatu ziren atzokoan Luiz Ezeiza Herri Eskolako komunitatea osatzen dutenak. Izan ere, gauean komunitatean sortutako mural zati bat erre zutela deskubritu zuten, Kulunka haurreskolaren parean dagoena, hain zuzen. Ez da, gainera, Herri Eskolan jasaten duten lehen erasoa.

Eskoriatzako udalak atzo zabaldu zuen ohar batean «irmotasunez gaitzestu» nahi izan zuen gertaturikoa. «Horrelako ekin-tzak onartezinak dira eta gainera herritarren segurtasuna urra-tzen dute. Herri eskola ere bertan dagoela ezin dugu ahaztu, honek izan zitzakeen ondorioak kontutan izanda. Errespetua eta bizikidetza funtzeskoak direla uste eta sinisten dugu», azpimarratu zuen oharrean.

Era berean, eraso honen bidez egindako kalteak «ahalik eta azkarren konponduko direla», ere nabarmendu zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Luis Ezeiza Herri Eskolako mural zati bat erre dute