Eskoriatza
Orekakero eta Kutxaratxas taldeen kontzertuak iluntzeanSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Orekakero eta Kutxaratxas taldeen kontzertuak iluntzeanEl Diario Vasco
Eskoriatza.
Viernes, 5 de abril 2024, 20:53
Musikazaleentzako hitzordua izango da gaur iluntzean Inkernu tabernan, kontzertu bikoitzarekin. Izan ere, Atxorrotx kultur elkarteak antolatuta, Orekakero eta Kutxaratxas taldeek joko dute gaur bertan. Punk-rock eta hardcore ukituak dituen taldea da Orekakero, Liher Armendariz, Asier Hernandez eta Ibai Gorosarri eskoriatzarrek osatutakoa hain zuzen. Kutxaratxas taldeak, berriz, bluegrass, rumba eta soinu irlandarrak eskaintzen ditu eta lau gasteiztarrek osatzen dute.
Bestalde, dagoeneko zehaztu dute Atxorrotx Kultura Elkartekoek noiz ospatuko duten euren eguna aurten; maiatzaren 11n izango da, zapatuarekin, eta ohiko egitarauari helduko diotela aurreratu dute. Hau da, haurrentzako ekintzak, kontzertuak eta bazkaria izango dira, besteak beste. Aurrerago zehaztuko dute egitaraua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.