Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Orekakero osatzen duen hirukote eskoriatzarra.

Eskoriatza

Orekakero eta Kutxaratxas taldeen kontzertuak iluntzean

Ikernu tabernan joko dute, Atxorrotx kultur elkarteak antolatuta, 21:00etatik aurrera

El Diario Vasco

Eskoriatza.

Viernes, 5 de abril 2024, 20:53

Musikazaleentzako hitzordua izango da gaur iluntzean Inkernu tabernan, kontzertu bikoitzarekin. Izan ere, Atxorrotx kultur elkarteak antolatuta, Orekakero eta Kutxaratxas taldeek joko dute gaur bertan. Punk-rock eta hardcore ukituak dituen taldea da Orekakero, Liher Armendariz, Asier Hernandez eta Ibai Gorosarri eskoriatzarrek osatutakoa hain zuzen. Kutxaratxas taldeak, berriz, bluegrass, rumba eta soinu irlandarrak eskaintzen ditu eta lau gasteiztarrek osatzen dute.

Publicidad

Eguna, maiatzaren 11n

Bestalde, dagoeneko zehaztu dute Atxorrotx Kultura Elkartekoek noiz ospatuko duten euren eguna aurten; maiatzaren 11n izango da, zapatuarekin, eta ohiko egitarauari helduko diotela aurreratu dute. Hau da, haurrentzako ekintzak, kontzertuak eta bazkaria izango dira, besteak beste. Aurrerago zehaztuko dute egitaraua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad