Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Eskoriatza

'Sasi guztien artetik' Huhezin Josu Martinez, Xabier Irujo eta Alaitz Aizpururekin

Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren 2. jardunaldia asteazken honetan izango da, 16:00etan hasita

El Diario Vasco

eskoriatza.

Sábado, 4 de mayo 2024, 20:24

Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren 2. jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak asteazken honetan. 'Sasi guztien artetik' lelopean, puntako hiru hizlarik hartuko dute parte Eskoriatzako campusean egingo den jardunaldian: Josu Martinez zinema zuzendariak, Xabier Irujo historialariak eta Alaitz Aizpuru filosofoak. Ekitaldia 16:00etan hasiko da eta 18:30ak arte luzatuko da. Jardunaldia irekia da baina, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.

Josu Martinez izango da saioa irekitzeaz arduratuko dena, 16:10ean, 'Atzerakoia, txokoan bizitzeko gogoa' hitzaldiarekin. Martinezek dozena bat film zuzendu ditu, fikzioan, zein dokumentalean, beti euskaratik eta usu kultur memoriarekin lotutako gaiei buruz. Berriki, 'Bizkarsoro' filma zuzendu du, eta herriz herri aurkezten ari dira. Bere esperientziatik abiatuta, zineman euskarak dituen aurreiritzi, aje eta erronkez ariko da.

Xabier Irujo historialaria arituko da gero, 16:45ean, 'Genozidioa: linguizidioaren habia' izenburupean. Halaxe aurkezten du: «Linguizidioak, hizkuntzaren desagertzeak, nortasun, kultura eta historia ohiturak galtzea ekar dezake, eta horrek gizartean ezintasunak eta gatazkak sortzen ditu. Hizkuntzaren desagertzea genozidioaren espresio da. Hizkuntzen desagertzea mundu osoko herrietan gertatzen ari den arazoa da, eta kasu gehienetan hizkuntza hegemoniaren indarkeria kulturala da hizkuntzen galeraren arrazoi nagusia. Linguizidioak genozidioan du habia».

Bukatzeko, 17:35ean, Alaitz Aizpuru filosofoak 'Mundu propio bat' hitzaldia eskainiko du. Hizkuntza debekatua gizatasun debekatua da. Horren aurrean, «Mundu propio bat behar dugu», zioten Joxe Azurmendik eta 1956ko belaunaldikoek. Alaitz Aizpuruk 1956ko belaunaldia aipatuko du erresistentzia eta biziberritzearen adibide gisa. Gaur egungo eta etorkizuneko egoerari egingo dio keinu, oraindik eta berriz, eta etorkizunean ere, euskaldunok «mundu propio bat eraiki behar dugunaren garrantzia» azpimarratuz, globalizazioaren erdian bizi dugun higatze kultural neurrigabeari eutsiko badiogu.

Maiatzaren 8koa izango da jardunaldi honen bigarren edizioa. Lehenengo edizioan, 2023an, Joseba Sarrionandia idazlea, Olaia Inziarte kantaria, Oihana Iguaran bertsolaria eta Mattin Irigoien antzerki idazlea aritu ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sasi guztien artetik' Huhezin Josu Martinez, Xabier Irujo eta Alaitz Aizpururekin