Eskoriatza
Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik maiatzaren 10a bitarteanSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik maiatzaren 10a bitarteanEl Diario Vasco
ESKORIATZA.
Jueves, 2 de mayo 2024, 20:31
Eskoriatzako Udalak zabaldu du datorren udarako antolatu dituen Udaleku Irekietan izena emateko epea. Haurrek aisialdiaz gozatzeko uztailerako antolatzen den aisialdi-eskaintza da hauxe, eus-karaz gauzatzen dena, eta bere helburua da haurrek ondo pasatzea, naturaz gozatzea eta berdinkideekin harremanak izatea, Udaletik azpimarratzen dutenez. Hala, udaleku hauetan haurrek ekintza asko egiten dituzte, gehienak Eskoriatzan eta inguruetan.
Aurtengoak uztailaren 4tik 23ra bitartean luzatuko dira eta 2012 eta 2020 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei daude zuzenduta. Eguneroko eskain-tza goizeko 09:00etatik 13:00etara izango da. Uztailaren 11n eta 18an, gainera, egun pasak egingo dituzte, goizeko 09:00etatik 17:00etara arte.
Haur bat apuntatuz gero, ordaindu beharreko prezioa 75 eurokoa izango da; bi haur badira 145 euro; eta hiru haurren kasuan 219 euro.
Izena emateko epea maiatzak 10 bitartean luzatuko da. Online www.eskoriatza.eus webgunearen bidez egin ahal izango da, bertan izen-emate orria beteta. Gero ordainketa egin be-harko da Laboral Kutxako kontu honetan: ES95 3035 0044 82 0441039560. Eta azkenik ordainketa agiria bidali txirikila@gmail.com helbidera.
Kontuan izan behar da haur bakoitzeko izen-emate orri bat eta ordainketa bat egin beharko dela. Ordainagirian haurraren izen-abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira.
Izena online emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekatik pasa daitekeela gogorarazten dute Udaletik, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta bertan bete ahal izango dela eskaera-orria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.