Txorizoa gustura hartzen dute txikienek. OLIDEN

Eskoriatza

Urdelardero egunarekin abiatuko dira gaur Eskoriatzako inauteriak

A. U.

ESKORIATZA.

Miércoles, 7 de febrero 2024, 20:36

Urdei lardero/ Urdeixa janda /Bazkaixa gero / Hor goixen itturri bat / Haren gainean txori bat / Ura pil-pil etorri da / Etxekoandre zabala / Etxe oneko alaba!!... Antzinako kantu hau berriro entzungo dugu gaur Eskoriatzako kaleetan. Izan ere, ia urtebeteko itxaronaldiaren ostean, hementxe dugu Urdelardero eguna, Eskoriatzako inauteriei hasiera ematen dien egun berezia.

Publicidad

Udaletik gogorarazten duenez, lehenagoko ohitura zen umeak etxez etxe abesten joatea eta emandako janariak zirian sartzea (txorizoa, pikupasak, urdaia eta abar). Gaur egun, berriz, umeak baserritar jantzita atera-tzen dira kalera ziria eskuan dutela kantura, baina, orain gozokiak botatzen zaizkie leihoetatik, aipatu kantua abesten duten bitartean.

Abestiak urdaia aipatzen du, urdai gazia, eta hori jan eta gero egarria kentzeko iturritik bor-bor ateratzen den ura; amaieran, eskean joandako etxekoandrearen esku zabaltasuna goraipa-tzen du.

Arratsaldeko 18:00etan, plazan, Mikeltxin DJa egongo da, eta ordu berean, txokolatea eta bizkotxoak banatuko dira. «Ez ahaztu bakoi-tzak bere edalontzia eraman behar duela txokolatea hartzeko», azpimarratzen dute Udaletik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad