![Zaldibar atzokiko saioarekin abiatuko da ostegun honetan Gipuzkoako bertsolari txapelketa](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/25/93780776--1200x840.jpg)
Eskoriatza
Zaldibar atzokiko saioarekin abiatuko da ostegun honetan Gipuzkoako bertsolari txapelketaSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Zaldibar atzokiko saioarekin abiatuko da ostegun honetan Gipuzkoako bertsolari txapelketaEl Diario Vasco
Eskoriatza.
Miércoles, 24 de abril 2024, 21:02
Ostegun honetan Zaldibar antzokian burutuko den saioak emango dio hasiera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari. Bertan, 19:00etatik aurrera, Joar Garate, Antton Fernandez, Asier Ibarguren, Andoitz Urdapilleta, Emaitz Murua, Libe Goenaga, Jon Mata antzuolarra eta Peru Aiartza ariko dira kantuan, Iker Iriartek aurkeztuta. Txapelketaren ibilbidea Eskoriatzan hastea ez da kasualitate kontua izan, aurten lehen bertso eskola sortu zeneko 50. urteurrena betetzen baita, eta hori Almen ikastolan izan zen, Joanito Akizu, Xanti Iparragirre eta Patxi Goikolearen ekimenari esker.
Gipuzkoako txapelketaren 2024ko edizio honek bi fase nagusi izango ditu. Batetik, Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da. Eta bestetik, txapelketa bera, irailaren 14tik abenduaren 14ra.
Gipuzkoa Bertsotan ekimenean parte hartzeko izena eman duten 74 bertsolarietatik puntu gehien metatzen dituzten 34ek izango dute udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera. Aurtengo berrikuntza nabarmenena sailkapen fasea bi itzulitara egitea izango da. Lehen itzulian aipatu 74 bertsolariak ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira maiatzaren 25ean Antzuolan eta Pasaian abiatuko den bigarrenerako; udazkenerako txartela, beriz, 34 bertsolarik lortuko dute.
Osteguneko lehen saioaren ostean, ostiralean jarraituko du sailkapen faseak Zestoan eta Gabirian; maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izango dira saioak; maiatzaren 3an Legorreta eta Orion, maiatzaren 9an Idiazabalen eta Getarian; maiatzaren 10ean Mutrikun eta Anoetan eta maiatzaren 17an Oñatin.
Bigarren itzulia maiatzaren 25ean hasiko da Antzuola eta Pasaian jokatuko diren saioekin; maiatzaren 26an Alegian eta Usurbilen izango dira; ekainaren 1ean Ataunen eta Elgetan; eta fase hau bukatzeko azken saioak ekainaren 2an egingo dira Soraluzen eta Hernanin.
Sailkapen fase honetan Debagoienak bederatzi ordezkari izango ditu, horietako bi eskoriatzarrak, Haizea eta Oihana Arana Cardenal ahizpak, hain zuzen. Biak biharko Zestoako saioan arituko dira Amets Aizpurua, Eneko Araiztegi, Eneko Beretxinaga eta Julen Zulaikarekin batera. Haritz Alberdik aurkeztuko du saioa, 19:00etan kultur etxean.
Gabirian hiru oñatiar izango dira bihar: Aitor Tatiegi, Maider Arregi eta Urko Egaña. Martin Berrizbeitia aretxabaletarra Orion arituko da maiatzaren 3an, eta Ane Zuazubiskar arrasatearra Legorretan egun berean. Eta Urko Arregi oñatiarrak Getarian izango du hitzordua, maiatzaren 9an.
Aipatu moduan, sailkapen fase honetako bigarren fasea maiatzaren 25ean abiatuko da Antzuolan eta Pasaian burutuko diren saioekin. Maiatzaren 26an beste bi izango dira, Alegian eta Usurbilen; ekainaren 1ean ere bi, Ataunen eta Elgetan; eta ekainaren 2an azken biak Soraluzen eta Hernanin.
Saio guztietarako sarrerak https://www.bertsosarrerak.eus/ webgunean daude eskuragai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.