Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga 'Almazenean' antzezten. DV

Eskoriatza

Zuhaitz Gurrutxagak eta Iker Galartzak 'Almazenean' antzeztuko dute domekan

Igandean baita ere, txokolatea txurroekin meriendatzeko aukera izango da Gaztelekuan arratsaldeko 17.30etan

Kepa Oliden

Eskoriatza

Viernes, 20 de diciembre 2024, 20:39

Txalo Produkzioak konpainiak 'Almazenean' antzezlana aurkeztuko du domekan Zaldibar aretoan arratsaldeko 19.00etan (sarrera 5 euro) Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza antzezleekin taula gainean.

Publicidad

Begoña Bilbaok zuzentzen du David Desolaren komedia hau. Bertan, erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama... Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du.

Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an.

Txokolatada Gaztelekuan

Bestalde, domekan baita, txokolatada ederra antolatu dute Eskoriatzako Gaztelekuan. Herriko gazte-jendeari zuzendutako ekintza gozo hau arratsaldeko 17.30etan izango da, eta bertaratzen direnek txokolatea bero txurroekin lagunduta dastatzeko aukera izango dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad