IkerGazte kongresua ekainaren 9an hasiko da Gasteizen

PAUL PICADO

gasteiz.

Jueves, 27 de mayo 2021, 00:09

IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua ekainaren 9an hasiko da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan. Aurtengoa laugarren edizioa dugu, eta bi egunetan, hitzaldi bat eta Oskar Alegriaren 'Zumiriki' film luzea izango dira ikusgai.

Publicidad

Kongresuaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da, hau da, ikertzaile euskaldunek egindako lana jakinaraztea eta ikertzaile gazteen sareak sendotzea. Horrela, ekainaren 9tik 11ra bitartean, esan bezala, bi jarduera antolatu dituzte. Bertaratzeko gonbidapenak atera beharko dira aldez aurretik, hiru modutara: Bibe plataforman zuzenean; 615 986 832 telefonora deituz (10:00etatik 12:00etara) eta oihaneder@oihaneder.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Kasu horretan, emanaldiaren egunean bertan ere bidali ahalko da, 14.00ak arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad