Borrar
Ikuskizunaren dantzariak oholtza gainean une batean. KUKAI
Kukairen 'Erritu' ikuskizuna Gasteizera helduko da

Kukairen 'Erritu' ikuskizuna Gasteizera helduko da

Sharon Fridman koreografoarekin prestatu dute sorkuntza lan berria

Amalia Ibargutxi

GASTEIZ.

Viernes, 2 de noviembre 2018, 00:52

Bilbon aurkeztu zuen atzo Kukai dantza taldeak 'Erritu' ikuskizun berria. Sharon Fridman koreografoarekin prestatu dute sorkuntza lan berria, bost hiritara eramango dutena. Arriaga antzokia eta gero, Donostiako Victoria Eugeniara eramango dute bihar eta etzi, Biarritzeko Kasinora hilaren 5ean, Gasteizko Principal Antzokira hilaren 9an eta Basauriko Social Antzokira hilaren 10ean.

Euskal dantza klasikoak dantza garaikidearekin uztartuta sortu ohi ditu ikuskizunak Kukaik. Oraingoan, Sharon Fridman koreografo israeldarrak lagunduta egin dute ikuskizuna, hori ere tradizioa eta berrikuntzak nahasten dituena. 'Erritu'-k saria jaso du aurtengo TAC Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko jaialdian, 'Ikuskizun berritzaileenari eta originalenari' dagokiona. Epaimahaiak, Kukai Dantzaren azken lanak tradizioa eta erritua lengoaia garaikide bihurtzeko duen ahalmena nabarmendu du. Aurkezpen bira eta gero hasiko dira lana berriz eskaintzen. Dantzarien arteko kontaktua oinarri garatu dituzte koreografiak, errituez hitz egiteko, baina inongo kutsu erlijiosorik gabe, errituez beren zentzurik zabalenean. Ikuskizuna abesbatzek lagunduta egingo dute, lana aurkezten duten udalerrikoarekin. Jon Mayaren zuzendaritzapean, bost dira dantzariak: Nerea Vesga, Izar Aizpuru, Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena eta Ibon Huarte. Nagore Martinezek egiten ditu produkzio lanak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kukairen 'Erritu' ikuskizuna Gasteizera helduko da