Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
ITSASO.
Viernes, 6 de julio 2018, 00:19
Bigarren astea arteari eskaini nahi izan diote itsasoarrek, eta egun hauetan, Pott Keramikako Maite Salutregi eta Jone Urainekin batera marrazketa eta zeramika landu dituzte gogo biziz.
Lau eta hamasei urte tarteko hamahiru haur eta gazte egon dira aste honetan artean murgilduta, aurtengo proiektua zuzena eta motibatzailea aurkituz, euren lanekin inauguratu berri duten Alegi auzoko parkearen hormak dekoratuko baitituzte. «Aurten aukeratutako gaiak arrazoi bat du eta honek motibazioan asko laguntzen du. Alegiko parkearen inaugurazioan herriko haurrek musika kontzertuarekin parte hartu zuten eta zuzenean bizi izan dute prozesua. Gaia gogo handiz hartu dute eta gustura daude lanean», azaltzen du Pott-eko Maite Salutregik.
Aurtengo erronka argi edukita, pausoz-pauso hasi ziren lanean. Hasteko, jolas moduan 'brainstorming'-a egin zuten, ideia guztiak bota, pentsatu gabe, burutik pasatzen zirenak, eta zerrenda luzea osatu zuten hauekin. Behin zerrenda eginda, gehien dibertituko zituen ideia hartu eta bakoitza hori lantzen aritu da. Ideia hori garatzeko teknika desberdinak erabili dituzte. Lehenengo, DinA4 batean egin dute marrazkia eta, ondoren, formatu handira pasatu dute margo-teknika desberdinak erabiliz: argizaria, akuarela, akrilikoa... «Sekulako ahalmena dute gazte hauek», diote Pott-ekoek. Tamaina handiko marrazkiak eginda eta hauek eredutzat hartuz, zeramika pieza bihurtu dituzte, pieza hauek Alegiko parkeko hormatan kokatuz.
Hiru orduko udalekuak izan dira goizero, eta lana bi zatitan banatu dute: lehenengo zatian herriko ludotekan landu dute marrazketa; ondoren, atsedenaldia izan dute; eta, azkeneko zatia, Pott Keramikako tailerrean egin dute, zeramika piezak bertan sortuz.
Egiten ari diren lana ikusgarria da eta guztiok honetaz disfrutatzeko aukera izango dugu, zeramika piezen kasuan, Alegian; eta marrazkien kasuan, festetan karpa dekoratzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.