MIRYAM GALILEA
EZKIO.
Viernes, 22 de mayo 2020, 00:14
Urteak dira Udaleku ire-kiak antolatzen dituela Ezkioko Udalak, uztailan zehar, goizetan, haurrek ederki pasatzeko aukera izan dezaten. Oraingoan, ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 24ra bitartean aurrera eramateko intentzioa dute, guztira ia lau aste izanik, eta beti ere Covid-19ak ekartzen ari dituen egoera bereziak baimena ematen badu.
Publicidad
Goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arte izango dira astean zehar Udalekuak Santa Lutziko Anduaga etxean, beti ere txango txikiak eta egun bereziak beste lekuren batean ospatuko dituztelarik. Udaleku hauek hiru urtetik aurrerako haurrentzat dira, txikienak 2017an jaiotakoak izango direlarik.
Udalekuen prezioa, aurrekoetan bezala, familiaren haur kopuruaren araberakoa izango da, 35 eta 55 euro bitartean: haur bat duenak 35 euro ordainduko ditu; bi haur dituenak 50; eta hiru haur edo gehiago dituenak, 65.
Udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta hilaren 29a azken eguna izango da. Honetarako Udaletxera deitu beharko da 943 721 303 telefonora; ordaintzeko modua eta epea aurrerago zehaztuko da. Izena ematen duten haurren arabera antolatuko dira taldeak eta programa. Beraz, Udalekuak hasi aurretik bileratxo bat egingo da gurasoekin behar den guztia azaltzeko. Gurasoei telefono zenbakia eskatuko zaie harremanetarako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.