Borrar
Urgente Retenciones en la N-I en Villabona, sentido Donostia, por un accidente múltiple
Patinaje ikastaro berria abenduaren azken egunetan burutuko da eta bost urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Ezkio-Itsaso: Abenduaren bukaeran patinaje ikastaro berria antolatuko da herrian
Ezkio-Itsaso

Abenduaren bukaeran patinaje ikastaro berria antolatuko da herrian

Bost urtetik gorakoek parte hartzeko aukera izango dute eta bi talde osatzeko asmoa dago: ikasle berriena eta aurretik izandakoak

MIRYAM GALILEA

Viernes, 18 de noviembre 2022, 23:54

Urte hasieran lehenengo patinaje ikastaroa egin zen herrian eta geroztik hirutan sortu da taldea, nagusi eta haurrez osatuta, herrian. Ikastaro hau urrian emateko aukera zabaldu bazen ere ez zen taldea osatzerik lortu eta Udalak berriro ere zabaldu du eskaintza, abenduaren azken egunetan beste ikastaro batean parte hartzeko aukera dagoelarik.

Esperientzia bikaina izan dute orain arte herrian eraman den patinaje ikastaroetan parte hartu duten haur eta helduek eta horrez gero berriro ere hau aurrera eramatea pentsatu du udalak. Horrela, honetan orain arte ikasitakoa hobetzeko aukera izateaz gain, interesdun berriek ere euren lehenengo pausoak emateko aukera izango dute. Ikastaroa bost urtetik aurrerako guztiei zuzenduta dago.

Haurren abenduko oporretan egongo da ikastaro berri honetan parte hartzeko aukera, abenduaren 26an hasi eta bost egunetan zehar arratsaldez burutuko delarik; parte hartu nahi dutenentzat, izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Egutegia

Abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean egingo da eta ordutegia ondorengoa izango da: arratsaldeko 16:00etatik 17:30ak arte lehenengo taldea eta 17:30etik 19:00etara bigarrena. Ikastaroa Alegiako pilotalekuan izango da eta parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela gogoratzen da, azken eguna abenduaren 17a izango delarik. Honetarako, Ezkio-Itsasoko udaletxeko telefonora deitu beharko da 943 72 13 03 zenbakira.

Kontutan izan behar da ikastaro honetan parte hartzeko bost urtetik aurrerako haurrek eman dezaketela izena; norberak bere patinak eraman beharko dituela eta kaskoa derrigorrezkoa dela; eta izena eman ondoren WhatsApp taldea egingo dela ikastaroaren berri emateko. Taldea osatzeko hamar pertsona behar dira eta gehienez, 15 pertsona egongo dira bertan. Udalak azaltzen duenez, asmoa da bi talde egitea, lehenengoa ikasle berrientzako eta bigarrena aldiz, aurreko taldeei jarraipena emateko.

Ikastaro honen prezioa ondorengoa da: haurrek 30 euros ordainduko dituzte; eta helduek berriz 50 ordaindu beharko dituzte ikastaroagatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abenduaren bukaeran patinaje ikastaro berria antolatuko da herrian