Patrim 4.0 proiektuan parte hartuko duten eragileen lehen bilera Huescako Ayerbe herrian. Igartubeiti
Ezkio

Abian da Patrim 4.0 proiektu europarra, Igartubeiti baserri-museoarekin

Ezkioko museoa eta Pirinioetako bi aldeetako beste 13 eragile biltzen dituen egitasmoaren lehen jardunaldia berriki egin da Huescan

X. Ibarbia

Donostia

Domingo, 7 de abril 2024, 19:24

Igartubeiti Baserri Museoak datozen hiru urteetan (2024-2027) Patrim 4.0 proiektu europarrean parte hartuko duela eman zuen ezagutzera duela hilabete gutxi. Hartarako, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 euroko finantza laguntza (EGEF funtsen laguntzaren %65) jasoko du. Eta honen bidez, irisgarritasuna, erakusketa-eskaintza eta kultura-programazioa hobetzea aurreikusten du. Bada, Igartubeititik jakitera eman dutenez, proiektu honi eman dion lehen jardunaldai burutu da Huescako Ayerbe herrian.

Publicidad

Jardunaldi hau datozen hiru urteetarako aurreikusitako ekintzen abiapuntu izan da. Ekintza horiek Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailerako Sareari atxikitako zentroek egingo dituzte. Izan ere, sare honek Pirinioen bi aldeetako erakundeak biltzen ditu, Pirinioetako Kultura Ondarearen Zentroetarako elementu egituratzailea izan dadin, Ondarean ezagutza sortzeko eta transferitzeko proposamen komunen gainean lankidetzan arituz, ondare/produktu/lurralde trinomioa kudeatzeko eredu kolaboratibo, berritzaile eta iraunkorra bultzatuz.

Proiektuaren ardatzak dira ondarearen kudeaketa integralerako ereduak mendiko lurraldeetan (museoak eta lurraldeak, kalitatea, prestakuntza eta dibulgazioa, jakintzen hibridazioa eta herentzia kulturala), Patrim 4.0 kultura eta ondare helmuga (Patrim helmugak, pyrenoteca, artisten egoitzak, museo birtuala eta erakusketa ibiltariak) eta Patrim 4.0 berrikuntza eta iraunkortasuna (irisgarritasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, esperientzia turismoa eta familia turismoa).

Horrela, datozen hiru urteetan garatuko diren ekimenen artean daude artisten egoitzen deialdia, ondarea tokiko ekoizleekin eta artisau ekoizleekin lotzen duten dinamizazio tailerrak, kulturaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren ikuspegitik, eta ondareari eta kultur nortasunari lotutako kalitate ikur bat sortzea.

Era berean, irisgarritasuna, energia eraginkortasuna eta jasangarritasuna etengabe hobetzeko lanean jarraituko da, jardunbide egokiak partekatuz eta ezagutzak trukatuz. Digitalizazioa eta publikoarekin solasaldiak izango dira beste alderdi aipagarri batzuk, batez ere familian oinarritutakoak.

Publicidad

Hamalau eragile

Hauek dira Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailea Sarea osatzen duten erakundeak: Communauté de Communes Neste Barousse (Grotte de Gargas), Hoya de Huesca Eskualdea/Uescako Plana (Turismo ornitologikoa), Somontano de Barbastro Eskualdea (Parque Cultural del río Vero – Centro de Arte Rupestre, Colungo), Ayerbeko Udala (Ramón y Cajal Interpretazio Zentroa), Grausko Udala (Espacio Pirineos), Commune de Beaudéan (Musée Larrey), K6 Gestión Cultural Enpresa (Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio), Universitat Autònoma de Barcelona – Centre d 'Estudis del Patrimoni Arqueològic (UAB) (Espai Orígens, Camarasa), Bartzelonako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ecomuseo del Valls d Àneu, Musée de l' Aurignacien (Aurignac), Sorginen Leizea Museoa (Zugarramurdi), Office de Tourisme de Saint Lary (Maison du Patrimoine de Saint-Lary Soulan).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad