MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 26 de octubre 2022
Adinduekin elkartasunez herri bazkaria ospatuko da aurten ere herrian, urtero egin ohi den bezala elkartaratze hau udazkenean aurrera eramaten delarik, eta bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik da, azkeneko eguna bihar izango delarik.
Publicidad
Meza nagusia lehenengo, eta herriko ostatuetan zehar, txandaka, bazkari ederra egiten dute hauek. Aurtengoan meza eta elkarrekin bazkaltzeaz gain, Izazpe abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek.
Ospakizunerako aukeratutako eguna azaroaren 6a izan da, igandea, eta oraingoan Santa Lutziako Topa ostatuan aurrera eramango da bazkaria; izena emateko epea bihar (hilak 28) amaitzen da.
Meza bitartean, arratsaldeko 13:00etan hasiko da Izazpi abesbatzaren ekitaldia Santa Lutziko elizan. Eta saioa amaitzerakoan Topa ostatura gerturatuko dira bizilagunak bazkari dotoreaz gozatzeko.
Bazkaria arratsaldeko 14:00etan hasiko da eta egun honetarako Margari Arruti sukaldariak prestatuko duen menua ondorengoa da: zizka-mizken artean iberikoak, itsaski pastela, eta ganba eta baratxuri freskoen nahaskia egongo da; eta ondoren aukeratzeko, bakailaoa saltsa berdean, txipiroiak plantxan, karrilerak saltsan, arkume errea eta azpizuna plantxan egongo dira. Postrean etxeko sagar-tarta izozkiarekin; eta edariak eta kafea ere prezioaren barne izango dituzte.
Bazkari honetan edonork parte hartu dezake, hori bai, 65 urtetik gorakoek 20 euro ordainduko dituzten bitartean, gainerakoek 40 euro ordainduko dituzte. Parte hartzeko izena aurretik eman behar da eta bihar da azkeneko eguna. Honetarako, udaletxera deitu behar da 943 72 13 03 telefono zenbakira. Deitzerakoan bigarren platera aukeratu beharko da. Gogoratzen da menutik kanpo hartutakoak norberak ordaindu beharko dituela.
Publicidad
Azkenik, udaletik gogoratzen da herritarren batek garraio arazorik izango balu, bila joango zaiola.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.