Ezkio
Alegia auzoan irekiko den dendaren inguruan bilera egingo da hilaren 15eanSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Alegia auzoan irekiko den dendaren inguruan bilera egingo da hilaren 15eanA. U.
ezkio-itsaso.
Miércoles, 6 de marzo 2024, 20:48
Itsasoko Alegia auzoan denda irekitzeko prozesuan aurrera darrai Alegiako sindikatuak eta datorren martxoaren 15erako bilera bat antolatu du herritarrei –Itsasokoi ez ezik, baita Ezkio, Gabiria eta Ormaiztegikoei ere– haren inguruko xehetasunak azaltzeko.
«Denda honen bidez, inguruko herritarrei ere bertan erosketak egiteko aukera eskaini nahi zaie eta bertako produktu osasungarriak eskura jarri», adierazi dute. Momentuz bertan aurkituko diren produktuak hiru multzotan bereiz daitezke: Itsasoko ekoizleen produktuak; Biziolaren eskutik gertuko produktu ekologikoak; eta ohiko denda batean aurki ditzakegunak, Ezkioko Topak eskainita.
Nahiz eta ordu batzuetan denda publiko osoari irekita egoteko aukera egon daitekeen, erosketak modu autonomoan egiteko prestatuta egongo da, bakoitzari ondoen datorkion orduan, alegia. Horretarako, ezinbestekoa izango da sortu berri duten Alegiko Sindikatoa ekoizleen eta kontsumitzaileen elkarteko bazkide izatea.
Ezkio, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarrek ere aukera izango dute elkarte honetako bazkide egin eta bertan erosketak egiteko. Hori dela eta, proiektu honen berri azaltzeko eta elkarteko bazkide egiteko aukera eskaintzeko, batzar informatibo bat antolatu dute. Datorren martxoaren 15ean ostiralarekin, izango da 19:00etan, denda izango den eraikinean, Alegiko eliza ondoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.