MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Lunes, 13 de junio 2022, 23:13
Herrian ospatutako azken Udal Osoko Bilkuran gai desberdinak jorratu eta onartu zituen udalbatzak, hauen artean Alegian jarri nahi den bertako produktuen dendaren eraikuntza eta Itsasoko Goiko ostatua eraikina birgaitzeko diru laguntzaren eskaera kokatu zirelarik, besteak beste.
Publicidad
Alegiko auzoan herriko bertako ekoizleen produktuak saltzeko eraikin bat egokitzeko obrak lizitatzeko Administrazio klausula partikularren agiria onartu zuen herriko udalabatzak lenenengo puntu gisa. Lizitazio honen inguruko informazio guztia udaletxeko web orrian aurkitu daiteke, www.ezkio.eus.
Jarraian, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilentzia Planen barne diru laguntzen onuradun izan ahal izateko Ezkio-Itsasoko Iruzurraren aurkako plana onartu zuten.
Bestetik, Herri Eskolako eraikineko ostalaritza zerbitzuen emakida kontratua 2022ko ekainaren 30ean amaitzen dela kontutan hartuta, honen luzapena onartzea erabaki zuen udalbatzak aho batez, beste urte beterako Margari Arruti honen gidaritzapean izango delarik.
Bilkura honetan ere, 2023ko jaiegun egutegi ofiziala osatzeko jai egun lokalak onartu zituen Udalbatzak.
Itsasoko Goiko ostatua eraikina birgaitzeko azterketa teknikoa Europako Eraikin Publikoak -birgaitzea bultzatzeko programan (PIREP) diru laguntza eskaera aurkeztea onartu zen ere Udal Osoko azkeneko bilkuran.
Goiko Ostatu gaur egun erabiltzen ez den eraikuntza bat da, honen egoera txarra baita, eta eraikuntza honen berrikuntzarekin lortu nahi dena gune giza-kultural berri bat da, hau Goierriko erreferente izango delakoaren helburu.
Publicidad
Goiko ostatu deritzon erikuntza hau Itsasoko herrigunean kokatuta dago. Bere garaian Itsasoko udaletxea kokatu zen bertan. 1866. urtean eraiki zen eta 1958.ean berritu zuten, guztira 216m2-ko azala duelarik.
Eraikuntza hau hiru solairuz osaturik dago, beheko solairua, lehenengoa eta ganbara.
Azken urte hauetan eraikuntzaren analisi bat burutu da honen egoera zehatza zein den jakiteko. Lehenengo, kanpokaldean lagin batzuk analizatu ziren, eraikuntzaren alde bat erori zelako, eta honen ondorioz, bertan konponketa eta errefortzu lanak egin behar direla ondorioztatu zen. Ikusitakoaren arabera, eraikuntzaren estruktura nahiko egoera onean dagoela jakin zen, esandako gune horretaz aparte.
Publicidad
Udalak luzatzen duen proposamena, egurrezko estrukturaren esku hartzea da, hau errefortzatuz eta aldi berean ere islatuz. Eraginkortasun energitekoa bermatuko da lan hauetan guztietan.
Instalakuntzei dagokienez, airea bero aldaketekin berrituko duen sistema bat izango du honek, energia ez galduz; pellet berogailu bat kokatuko da beroa lortzeko eta plaka fotoboltaikoak kokatu, energia kontsumoa ahalik eta txikiena izateko.
Esandako guztiaz aparte, behar diren irisgarritasun eta hobekuntza guztiak ere egingo dira, eraikuntzak erabilera publiko bat izan dezan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.