Herri afaria ez da aurtengoan ere faltako, parte hartzeko izena emateko epea astelehenean amaituko delarik. GALILEA
Ezkio

Alegiko Madalena jaiak bi egunetako egitarauarekin datoz aurtengoan

MIRYAM GALILEA

Viernes, 15 de julio 2022, 00:04

Bi urte Madalena jaiak ospatu gabe igaro ondoren, bi egunetako egitarauarekin datoz aurtengoan itsasoarrek, festak hurrengo asteburuan ospatuko direlarik.

Publicidad

Datorren ostiralean, uztailak 22, Madalena Egunean bertan martxa hartuko dute Alegi auzoko jaiek. Eguerdiko 12:00etako meza nagusiak irekiko du egitaraua, Izazpe abesbatzak lagunduta aurrera eramango delarik. Jarraian, hamaiketako herrikoia egongo da pilotalekuan bertaratzen diren guztientzat.

Gaueko 21:00etan berriro elkartuko dira herritarrak, honetan Herri Afaria ospatuko dutelarik. Guztia behar bezala antolatzeko aldez aurretik izena eman beharko dute parte hartu nahi dutenek, honetarako 943 477 790 zenbakira deitu daiteke, WhatsAppez 628 437 422 telefonora edo udala@itsaso.eus helbidera idatziz. Izena emateko azken eguna astelehenean izango da.

Menuei dagokienez, helduena (25 euro) ondorengoa izango da: iberikoak, askotariko frijituak, hegaluzea parrilan, txerri sahieskia parrillan letxuga entsaladarekin, eta tarta degustazioa. Gaztetxoen kasuan (10 euro), berriz, iberikoak, kroketak, Km 0-ko haragizko hanburgesak eta saltxitxak parrillan patatekin eta izozkia. Antolatzaileek gogoratzen dute norbaitek janari behar bereziren bat badu, aurrez adieraztea. Ondoren, urtero festatan falta ez diren Joselu Anaiak taldearen dantzaldia izango da herrian.

Bihar arratsaldean berriro ere hartuko dute jaiek martxa, 18:30ean haurrentzako ikuskizuna hasiko delarik 'Txarko' pailazoarekin. Jarraian, 20:30ean ardo dastaketa hasiko da, musikaz alaitua, honekin aurtengo Madalena jaiei agur esanez.

Publicidad

Herri Batzarra

Herri Batzarra aurrera eramango da gaur arratsaldeko 19:00etan Itsasoko Ganbara aretoan, honetara herritar guztiak gonbidatuta daudelarik.

Bertan gai desberdinak jorratuko dira eta hartu beharreko erabakiak guztien artean hartuko dituzte. Hasteko, 2022ko otsaileko batzarraz geroztik emandako pausoak azalduko dira: Batzar Nagusietako prozesua non Itsasok auzo-udalaren aukera izango duen azalduko da; auzo-udal izateko Siadecorekin irailetik aurrera garatu duten parte hartze prozesuren inguruan arituko dira: bidegarritasuna, auzo-udalareneskumenal etab.; inbertsioetarako proposamenak (diru laguntza berriak); eta udazkenerako agendari buruz ere hitz egingo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad