Ezkio-Itsaso
Alex Aranbururi ongietorria eskainiko diote ezkiotarrek hilaren 19anSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio-Itsaso
Alex Aranbururi ongietorria eskainiko diote ezkiotarrek hilaren 19anA. U.
Ezkio-Itsaso.
Martes, 8 de octubre 2024, 19:44
Txirrindularitza denboraldia amaituta –Italia aldean dabil egunotan oraindik–, Alex Aranburu herritarrari merezitako ongietorria eskainiko diote Ezkion datorren hilaren 19an, larunbatarekin. Kirola, musika eta herri bazkaria uztartu ditu Udalak egitarauan eta parte-hartzeko gonbita luzatu die ezkiotar guztiei. Eguerdian hasiko da ospakizuna, Alex beraren konpainian egingo den txirrindu igoerarekin. Udaletxetik abiatuko da 12:00etan eta nahi duen orok egin ahal izango du. 13:00etarako dago iragarrita ongietorri ekitaldia plazan eta bazkaria 14:00etan hasiko da frontoian. Horrez gain, trikitilariak eta bertsolariak izango dira giroa alaitzen egun osoan zehar.
Denboraldi biribila osatu du aurtengoan Alex Aranburuk, bi garaipen garrantzitsua eta postu on askorekin. Urte hasiera, lesioa medio, ona izan ez arren, laster asko gorantz egin zuen ezkiotarrak eta ekainean iritsi ziren denboraldiko bi garaipen garrantzisuak. Hasteko, Baloise itzulian laugarren etapa, etapa erregina, eskuratu zuen erakustaldi ederraren ostean, eta egun gutxiren buruan, Espainiako Txapelketan nagusi izan zen, Lorenzo de El Escorialeko helmugan bakarrik sartuz.
Ibilbide oparo horrek Joku Olinpikoetan eta Munduko txapelketan parte hartzeko aukera ere eman dio aurten ezkiotarrari. Baita, Cofidis talde frantziarraren arreta erakartzeko ere. Izan ere, hiru denboraldiren ostean, Movistar Team taldea utzi eta Cofidisekin fitxatu du Aranburuk datozen hiru denboraldietarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.