Borrar
Pasa den igandean Armintz Gorrotxategirekin egindako almendrazko teilen tailer arrakastatsua Igartubeitin.
Almendrazko teilen ostean, 'Sagartxotx' eta 'Azatxoaren Jokoa' Igartubeitin

Ezkio-Itsaso

Almendrazko teilen ostean, 'Sagartxotx' eta 'Azatxoaren Jokoa' Igartubeitin

Gastro Museums sarearen baitan, familiei zuzenduriko ekimen politak burutzen ari dira baserri museoan

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso.

Jueves, 9 de noviembre 2023, 21:45

Azaroaren 5ean Gastro Museums sarearen baitan gauzatutako tailer arrakastatsuaren berri ematen dute Igartubeititik. Bertan Armintz Gorrotxategik almendrazko teilak egiten erakutsi zien famili parte-hartzaileei. «Tailer hauek Euskadi Gastronomikak sortutako 'Mundua lau zaporetan margotuta' erakusketaren esparruan antolatu ditu Euskadiko museo eta gune enogastronomikoen sareak, Gastro Museums-ek. Sare honetan 8 museo eta gune daude, Ordiziko D'elikatuz gastronomia eta elikaduraren interpretazio zentrua, Bakioko Txakolingunea museoa, Idiazabalgo gaztaren interpretazio zentroa, Astigarragako Sagardoetxea sagardoaren museoa, Villa-Lucia Laguardiako ardoaren gune tematikoa, Leintz Gatzagako gatz museoa, Tolosako Rafa Gorrotxategiren Txokolate Museum-a eta Igartubeiti baserri museoa», azaltzen dute.

Hurrengo hitzorduak

Ekimen hauekin jarraituz, bihar, larunbata, 'SagarTxotx!' tailerra antolatu dute Igartubeitin, non familiek sagar zukua egingo dute eta datorren azaroaren 18an D'elikatuz-en eskutik, 'Azatxoaren jokoa' famili tailerra egingo dute, non familiek elikadura osasungarri eta orekatuaren jarraibideak ikasiko dituzte, modu atsegin eta dibertigarrian. «Horretarako, antzara erraldoiaren joko bat erabiliko dugu eta familiak izango dira taulan zehar mugituko diren fitxak. Familia irabazleak Ordiziako merkatuan erositako sasoiko produktuen sorta eramango du etxera» iragartzen dute.

Ekintza hauetan parte har-tzeko izen ematea, beti bezala, 943 72 29 778 telefonora deituz edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Almendrazko teilen ostean, 'Sagartxotx' eta 'Azatxoaren Jokoa' Igartubeitin