Ezkio-Itsaso
Almendrazko teilen ostean, 'Sagartxotx' eta 'Azatxoaren Jokoa' IgartubeitinEzkio-Itsaso
Almendrazko teilen ostean, 'Sagartxotx' eta 'Azatxoaren Jokoa' IgartubeitinCristina Limia
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 9 de noviembre 2023, 21:45
Azaroaren 5ean Gastro Museums sarearen baitan gauzatutako tailer arrakastatsuaren berri ematen dute Igartubeititik. Bertan Armintz Gorrotxategik almendrazko teilak egiten erakutsi zien famili parte-hartzaileei. «Tailer hauek Euskadi Gastronomikak sortutako 'Mundua lau zaporetan margotuta' erakusketaren esparruan antolatu ditu Euskadiko museo eta gune enogastronomikoen sareak, Gastro Museums-ek. Sare honetan 8 museo eta gune daude, Ordiziko D'elikatuz gastronomia eta elikaduraren interpretazio zentrua, Bakioko Txakolingunea museoa, Idiazabalgo gaztaren interpretazio zentroa, Astigarragako Sagardoetxea sagardoaren museoa, Villa-Lucia Laguardiako ardoaren gune tematikoa, Leintz Gatzagako gatz museoa, Tolosako Rafa Gorrotxategiren Txokolate Museum-a eta Igartubeiti baserri museoa», azaltzen dute.
Publicidad
Ekimen hauekin jarraituz, bihar, larunbata, 'SagarTxotx!' tailerra antolatu dute Igartubeitin, non familiek sagar zukua egingo dute eta datorren azaroaren 18an D'elikatuz-en eskutik, 'Azatxoaren jokoa' famili tailerra egingo dute, non familiek elikadura osasungarri eta orekatuaren jarraibideak ikasiko dituzte, modu atsegin eta dibertigarrian. «Horretarako, antzara erraldoiaren joko bat erabiliko dugu eta familiak izango dira taulan zehar mugituko diren fitxak. Familia irabazleak Ordiziako merkatuan erositako sasoiko produktuen sorta eramango du etxera» iragartzen dute.
Ekintza hauetan parte har-tzeko izen ematea, beti bezala, 943 72 29 778 telefonora deituz edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.